Aldizkariari buruz
Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Lehenak, Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Bigarrenak Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da.
Euskera ikerketa aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena martxo-apirila inguruan (urtarrila-ekaina aldiari dagokiona) eta bigarrena iraila-urrian (uztaila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du PEER REVIEW itsu bikoitza sistema erabiliz.
Azken zenbakia

Zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratu dira: literatura, filologia, dialektologia eta euskararen historia. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Andres Iñigo, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Ekaitz Santazilia eta Luis Mari Zaldua.