"Euskera Ikerketa Aldizkaria"n lanak aurkezteko arauak
Hauek dira Euskera Ikerketa Aldizkariaren oinarrizko Idazketa arauak. Aldizkarira aurkezten diren lanek araubide hori bete beharko dute. Halaber, malgutasuna eskaini eta arautuak ez dauden xehetasunak bideratzeko Humanitateetako Chicago estiloak finkatzen dituen arauak onartuko dira (https://www.chicagomanualofstyle.org/home.html). "Chicago estiloaren ezaugarri nagusiak" atalean ikus daitezke.
Euskera Ikerketa Aldizkariaren helburua ikerketa-lan originalak diren artikulu akademiko eta zientifikoak argitaratzea da. “Aldizkariari buruzko xehetasunak” atalean zehaztu dira aldizkarian jorra daitezkeen gaiak.
Eskuizkribu bat ebaluaziorako igorri aurretik, bermatu egin behar da haren edukiak aldizkariaren jakintza-esparruetara egokitzen direla.
Eskuizkribu motak. Egileentzako orientabide modura, Euskera Ikerketa Aldizkariak bere jakintza-esparruetako eskuizkribu mota hauek onartzen ditu:
- Artikuluak: ikerketa-lan originalak, jite teorikoa eta enpirikoa dutenak, garapen tekniko eta analitiko egokiarekin, eta alorreko aldizkari zientifikoek erabil ohi duten formatuarekin.
- Ikerketa artikuluei eskatzen zaien hedadura, garapen teoriko eta zehaztasun analitikoa izan gabe, labur-labur, aurkikuntza esanguratsuak, ekarpen berriak eta orain arteko literatura zientifikoaren interpretazioak egiten dituzten azterketak eta ikerketa-oharrak.
- Dokumentuak eta txostenak: aldizkariaren ikerketa-esparruan egin diren dokumentazio eta material-ekarpenen behaketa- eta azterketa-lanak.
- Liburuen iruzkinak: aldizkariaren jakintza-esparruan, interes akademikoa duten argitalpen berriak aztertzen dituzten saiakera izaerako lanak.
Hizkuntzak. Artikuluak, oharrak, txostenak eta iruzkinak Euskal Herriko mundu akademikoan erabiltzen diren hizkuntzatan argitaratuko dira. Beren-beregi euskaraz argitaratzea sustatuko da, baina ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako lanak ere lekua izango dute. Horietatik kanpo beste hizkuntzaren batean idatzitako artikulua iritsiko balitz, Idazketa Batzordeak erabakiko luke onartu ala ez.
Lanak igortzea. Eskuizkribuak euskeraaldizkaria@euskaltzaindia.eus helbidera igorri behar dira. Eskuizkribuarekin batera aurkezpen gutun bat erantsi behar da, eta hor artikuluaren tipologia adierazteaz gain, hura aintzat hartzeko eta aztertzeko eskaria egingo da. Gutun horretan, egileak lauzpabost lerrotan lanaren ekarpena ere azalduko du. Halaber, lana beste aldizkari batzuetara igorri ez izanaren adierazpena egingo du eta egile eskubideak lagako dizkio aldizkariaren editore den Euskaltzaindiari.
Lanen aurkezpena. Eskuizkribuak igortzean, egilea esaten ari da aldizkariaren lanak aurkezteko prozedurak ezagutzen eta onartzen dituela eta, halaber, Euskera Ikerketa Aldizkariaren argitalpen prozedura onartzen duela.
Igorritako artikuluak behin betikoak izango dira, behar bezala idatziak, akats linguistikorik eta tipografikorik gabeak. Horretarako, komeni da nork bere ordenagailuan zuzentzaile ortografikoa instalaturik izatea eta hura aplikatzea artikuluak Euskera Ikerketa Aldizkarira bidali baino lehenago.
Artikuluaren hasieran, egilearen edo egileen filiazioa (unibertsitatea, ikerketa zentroa, erakundea, etab.) eta helbide elektronikoa zehaztuko dira, baita ORCID Identifikatzaile Digital Iraunkorra ere, bera izanez gero behintzat. Egileei ORCID identifikatzailea eskuratzea gomendatzen diegu.
Identifikatzaile hori hurrengo web-orri honetan lor liteke:
https://info.orcid.org/es/documentaci%C3%B3n/Caracter%C3%ADsticas/orcid-registro/
Egileen zereginak. Hainbat egilek sinatutako ikerketa-artikuluen kasuan, Euskera Ikerketa Aldizkariak CRediT izeneko taxonomia (https://credit.niso.org/) aplikatu ahal izango du, egiletasunaren onarpena errazteko eta haren gardentasuna ahalbidetzeko. Horretarako, artikuluaren sinatzaile guztiak eta euretariko bakoitzak izan duen zeregina edota bete duen rola identifikatuko dira. Informazio hori guztiori, artikulua aldizkarira bidaltzen duenak emango du; era berean horrek rolen esleipena zehatza dela, egiletasun sinbolikorik ez dagoela eta adierazitako rolok gainerako egileekin adostutakoak direla ere bermatu beharko du. Informazio hori argitalpenean bertan agertuko da, artikuluaren bibliografiaren aurretik.
Adibidez:
Egileen zereginak
OLATZ IZAGIRRE: kontzeptualizazioa, baliabideak, analisia, metodologia, idazketa, edizioa eta berrikuspena.
UXUE ORTUONDO: datuen azterketa, softwarea.
AITOR PAGOAGA: datuen azterketa.
BEÑAT AMILIBIA: kontzeptualizazioa, baliabideak, analisia, metodologia eta berrikuspena.
Testua idazteko 1,5 lerroartekoa erabiliko da, eta zein-nahi argitasun edo zuzenketatarako, orrialdearen albo bietan, 1,5 cm-ko koskarekin idatzirik aurkeztuko dira lanak. Orrialdeak eta oin-oharrak segidako zerrendan zenbatuko dira.
Testu-gorputza 12 puntukoa izango da.
Esparru akademikoan ohikoak diren letra tipoak onartuko dira (Arial, Times New Roman, Calibri,...). Artikuluaren atal eta azpiatal guztiak zenbaki arabiarretan eta hierarkikoki zenbakituko dira: 1., 1.1, 1.1.1, 1.2, 1.2.1, 2., etab.
Beste hizkuntza bateko hitz solteak letra etzanez idatziko dira. Halaber, letra etzanez idatziko dira liburuen izenburuak eta aldizkarien izenak.
Artikuluek, zuriuneak aparte, ez dute 30.000 karaktere baino gutxiago eta 60.000 baino gehiago izango (tauletako testuak barne). Liburu aipamenek, hemen ere zuriuneak aparte, ez dute 6.000 karaktere baino gutxiago eta 10.000 baino gehiago izango.
Originalak (bi kopia, horietarik bat anonimoa) nahitaez euskarri elektronikoan (DOC(X), ODT edo RTF formatuetan) eta aldizkariko webguneko plataformaren bidez helaraziko dira. PDF bertsioa ere bidali behar da.
Taulak eta irudiak. Lerro eta zutabeetan ematen den informazioa TAULA izenarekin izendatu behar da. Argazkiak eta grafikoak IRUDIA izenarekin izendatu behar dira. TAULAK eta IRUDIAK ordena kronologikoaren arabera zerrendatu behar dira, taulak alde batetik eta irudiak bestetik. Bietan iturria adierazi behar da. Taulak eta irudiak deskribatzeko oinak 10eko letra-gorputzarekin idatziko dira, esandako horien aurretik.
Orokorrean, material grafikoa, mapak, laminak, argazkiak eta abar 1300 pixeleko gutxieneko zabalera tamaina izango dute eta 300 dpi-ko bereizmena. Irudiak eta taulak, eskuizkributik aparte, beste fitxategi batean txertatuta igorri behar dira. Irudi kopuruaren ondorioz, artikuluaren luzerak araututako muga gainditzen badu, aldizkariaren Idazketa Batzordeak erabakiko du argitaratu ala ez.
ESKUIZKRIBUAREN FORMATUA
Lehen orrialdea
Artikuluaren izenburua lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa).
Egilearen izen osoa. Beheko lerroan, egilearen kategoria profesionala eta zein erakunderi atxikia dagoen. Lehenbizi erakunde nagusia eta jarraian, balego, erakunde nagusitik eratorritakoak. Halaber, helbide elektronikoa eta egile bat baino gehiago bada, nor izango den gutuneriaren jasotzailea.
Jarraian, ikerketa-lanaren laburpena (500 karaktere, gehienez ere, zutabe bakar batean) eta gako-hitzak (sei gehienik ere) aurkeztuko dira. Laburpenak eta gako-hitzak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzita etorriko dira. Esan gabe doa, artikulua beste hizkuntza batean idatzia balego, laburpen eta gako-hitzok hizkuntza horretan ere eman beharko liratekeela. Laburpenak argi adierazi behar ditu, azterketa edo ikerketaren xedea (helburuak), oinarrizko prozedurak edota erabilitako dokumentazio-iturriak (metodologia), egindako aurkikuntzak (emaitzak) eta iritsitako ondoriorik aipagarrienak; azterketaren ekarpen berri eta garrantzitsuak zein diren ere jaso behar du laburpen horrek.
Bigarren orrialdea
Ikerketa artikulua, oharra, txostena edo liburu-aipamena aurkezten da. Aintzat hartu behar da arestian zehaztu diren baldintzak bete behar dituela.
Oin-oharrak, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak
Aipu laburrak. Lau lerro baino laburragoak direnak testuan bertan jasoko dira eta testu-gorputzaren tamaina bera izango dute. Komatxoen eredua hierarkia honen araberakoa izango da: «xxxx “xxx ‘xxx' xxx” xxx». Azkenik, aipuaren amaierako puntua erreferentziaren ondoren ipiniko da: “[...] jarraitzen zuen Zaldibiak” (Intxausti 1999).
Aipu luzeak. Aparteko pasartean idatziko dira, letra tamaina 10,5 puntukoa izango da eta testu arruntetik bereizteko, ezkerretik eta eskuinetik 1,5 cm-ko koska utzi behar da. Halaber, aipuaren aurretik eta ondoren, tarteko lerro zuri bat utziko da. Kasu honetan, amaierako puntua erreferentziaren aurretik jarriko da: [...] jarraitzen zuen Zaldibiak. (Intxausti 1999). Aipuko lehen lerroak ez du ondokoak baino barrurago egon behar.
Aipuaren barruko paragrafo artean lerro zuririk ezin da sartu.
Idatzi gabe geratzen den esaldia edo esaldi zatia kako zuzen edo parentesi karratu artean eta hiru etenpuntu jarrita adieraziko da: [...].
Aipaturiko erreferentzia guztiak, ahalaz, testu barnean txertatuko dira, artikuluaren bukaeran erantsi ohi den bibliografiarekin lotuz, eta Egilea Urtea sisteman oinarrituta, honela: (Larramendi 1729), (Mitxelena 1961: 123).
Egile bakarra denean, deitura eta urtearen artean ez da komarik jarriko: (Villasante 1961).
Bi egile direnean, bi deiturak puntu eta koma bidez bereiziko dira: (Furet; Ozouf 1977). Hainbat libururi erreferentzia egiten zaienean, argitasuna helburu, bestelako formula batzuk erabili ahal izango dira (Deumert eta Vandenbussche 2003; Coupland, Kristiansen & Deumert 2011).
Egileak hiru baino gehiago direnean lehena eta et al. edo "eta beste" jarriko da. Bukaeran, erreferentzia guztiak zerrendatzen direnean, egile guztiak agertu behar dira.
Egilerik ez denean obra bera aipatuko da, eta izenburua luzea bada, etenpuntuak erabiliko dira: (Registro... 1829: 133).
Erreferentzia bibliografiko osoak artikuluaren bukaeran zerrendatuko dira, oinarrizko eredu honen arabera:
- AZKUE, Resurreccion Maria (1896). Proyecto de ortografía: sometido á la censura de los que se dedican á cultivar el euskera. Bilbao: Müller y Zavaleta.
- LAFON, René (1975). «Indices personnels n’exprimant rien de déterminé dans les verbes basques», in Mélanges linguistiques offerts à Emile Benveniste. Paris: Société de linguistique de Paris: 331-337.
- LARRAMENDI, Manuel (1729). El imposible vencido: arte de la lengua bascongada. Salamanca: Antonio Joseph Villargordo Alcaráz.
- MITXELENA, Koldo (1959). «Euskal-itzak zein diren», Euskera 4 (1959): 206-214.
- MITXELENA, Koldo, SARASOLA, Ibon (1990). Textos arcaicos vascos. Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHU.
- URKIXO, Julio (1967). «De paremiologia vasca: Oihenart conoció los “Refranes y sentencias en vascuence” de 1596», ASJU I (1967): 3-44.
- ZUBIMENDI, Joxe Ramon, ESNAL, Pello (1993). Idazkera liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Dokumentua modu elektronikoan soilik eskura daitekeenean, honela aurkeztuko da:
Egilearen deitura, Egilearen izena (argitalpen-urtea). «Artikuluaren izenburua», Argitalpenaren izenburua, zenbakia: or-or. http://www.xxxxxxxx. helbidetik eskuratua. (Kontsulta data ere jarri behar da).
- WALIÑO, Josu (2016). «Euskara eta Internet: Zortzigarren lurralde konkistatzen», Euskera 61, 1: 42-44. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/80887.pdf (2018ko ekainaren 4an kontsultatua)
Dokumentuak beste euskarri batzuetan argitaratu direnean (CD-ROM, DVD), irizpide berak erabiliko dira, baina amaieran euskarria zein den adieraziko da kako zuzenen edo parentesi karratuen artean [...].
Egileak artikuluaren bibliografia oinarrizko eredu horren arabera antolatuko du. Kasuan-kasuan izan daitezkeen zehaztapenak edota berezitasunak argitaratzaile-arduradunarekin batera konpondu behar ditu.
Chicago estiloaren ezaugarri nagusiak
Egileei gogorarazten zaie nazioarteko estilo liburu honetan ezartzen diren arauak betetzea aldizkariaren jakintza-alor bakoitzaren datu-base esanguratsuenetan indexatzeko bidea dela. Ondorioz, aldizkarian argitaratzen duten egileen artikuluek zabalkunde eta onura handiagoa izango dute.
Humanitateetako aipu eta bibliografiarako Chicago estiloak informazio bibliografikoa oin-oharren bitartez aurkezten du, eta, bukaeran, bibliografia bakar eta osatu baten bidez antolatzen du.
Jarraian, adierazten dira erreferentzien eredu sinplifikatuak:
Artxibo-dokumentuen aipuak. Aipaturiko artxiboaren izen osoa idatziko da; ondorengo erreferentzietan laburdurak bakarrik jarriko dira, aski ezagunak badira, eta horiekin batera beren sekzioa, paper-sorta, bolumena, etab. artxiboaren ordenamenduaren arabera.
Egile bakarreeko liburua
Oin-oharra: Wendy Doniger, Splitting the Difference (Chicago: University of Chicago Press, 1999), 65.
Bibliografian: Doniger, Wendy. Aldea zatitzea. Chicago: University of Chicago Press, 1999.
Bi egiletako liburua
Oin-oharra: Guy Cowlishaw eta Robin Dunbar, Primate Conservation Biology (Chicago: University of Chicago Press, 2000), 104–7.
Bibliografian: Cowlishaw, Guy eta Robin Dunbar. Primateen Kontserbazioaren Biologia. Chicago: University of Chicago Press, 2000.
Lau egile edo gehiagoko liburua
Oin-oharra: Edward O. Laumann et al., The Social Organization of Sexuality: Sexual Practices in the United States (Chicago: University of Chicago Press, 1994), 262.
Bibliografian: Laumann, Edward O., John H. Gagnon, Robert T. Michael eta Stuart Michaels. Sexualitatearen Gizarte Erakundea: Harreman sexualak Estatu Batuetan. Chicago: University of Chicago Press, 1994.
Editorea/biltzailea duten liburuak
Oin-oharra: Richmond Lattimore, itzulpena, The Iliad of Homer (Chicago: University of Chicago Press, 1951), 91-92.
Bibliografian: Lattimore, Richmond, itzul. Homeroren Iliada. Chicago: University of Chicago Press, 1951.
Liburuaren kapitulua
Oin-oharra: Andrew Wiese, "The House I Live In: Race, Class, and African American Suburban Dreams in the Postwar United States", The New Suburban History, ed. Kevin M. Kruse eta Thomas J. Sugrue (Chicago: University of Chicago Press, 2006), 101–2.
Bibliografian: Wiese, Andrew. "Bizi naizen etxea: arraza, klasea eta afroamerikar aldiriko ametsak gerraosteko Estatu Batuetan". The New Suburban History in, Kevin M. Kruse eta Thomas J. Sugrue-k zuzendua, 99-119. Chicago: University of Chicago Press, 2006.
Kongresu batean aurkeztutako txostena
Oin-oharra: C. Fraga González, "Mudejar carpintería: los artxipelagos de Madeira y las Islas Canarias", in Mudejarismoaren II Nazioarteko Jardunaldien Aktak: Art. (Teruel: Teruelgo Ikasketen Institutua, 1982), 303-313.
Bibliografian: Fraga González, C. "Carpintería mudéjar: los artxipelagos de Madeira y las Islas Canarias". In Proceedings of the II International Symposium on Mudejarism: Art, 303-313. Teruel: Teruelgo Ikasketen Institutua, 1982.
Inprimatutako aldizkarian argitaratutako artikulua
Oin-oharra: Margaret Canovan, "Politics as Culture: Hannah Arendt and the Public Realm", History of Political Thought 6, 3 (1985): 332.
Bibliografian: Canovan, Margaret. "Altruismoaren jatorria". Pentsamendu politikoaren historia 6, 3 (1985): 332-43.
Aldizkari elektronikoan argitaratutako artikulua
Oin-oharra: Mark A. Hlatky et al., "Quality-of-Life and Depressive Symptoms in Postmenopausal Women after Receiving Hormone Therapy", Journal of the American Medical Association 287, 5 (2002), http://jama.ama -assn .org/content/287/5/591.short. (2003ko martxoaren 27an kontsultatua).
Bibliografian: Hlatky, Mark A., Derek Boothroyd, Eric Vittinghoff, Penny Sharp eta Mary A. Whooley. "Bizi-kalitatea eta depresioaren sintomak hormona terapia jaso ondoren menopausia osteko emakumeengan". American Medical Association 287, 5 (2002) aldizkaria, http://jama.ama-assn.org/content/287/5/591.short. (2003ko martxoaren 27an kontsultatua).
Web-orria
Oin-oharra: Evanston Public Library Board of Trustees, "Evanston Public Library Strategic Plan, 2000–2010: A Decade of Outreach", Evanston Public Library, http://www.epl.org/staff/strategic-plan-00.php.
Bibliografian: Evanston Public Library Board of Trustees. "Evanston Public Library Plan Estrategikoa, 2000-2010: Dibulgazio Hamarkada". Evanston Liburutegi Publikoa. http://www.epl.org/staff/strategic-plan-00.php (2014-06-1eko kontsulta)
Ikerketaren datuak: Bibliografia: Graham Smith eta Graham Smith. "C16H27N1O1". Londresko Imperial College, 2010. doi:10.14469/CH/3710.
Lehendik aipaturiko erreferentzien ondorengo oharrak. Adibideak:
Egile bakar baten edo gehiagoren libururako ondorengo oin-oharra
Egilearen abizena, liburuaren izenburu laburtua (gehienez 3 hitz), orrialde-zenbakia. Ez da orrialde-zenbakirik jarri behar liburuaren ideia nagusiari erreferentzia egiten badio. Adibideak: Barber, Strong Democracy, 40.
Liburu koordinatuen kapituluetarako ondorengo oin-oharra
Kapituluaren egilearen abizena, "Kapituluaren izenburua liburu koordinatuan", orrialde-zenbakia(k). Adibidea: Smith, "Moral Character and Abortion", 247.
Aldizkarien artikuluetarako ondorengo oin-oharra
Egilearen abizena, “Artikuluaren izenburua aldizkarietan”, orrialde zenbakia(k). Adibidea: Canovan, "Politics as Culture", 332.
Aldizkari elektronikoen artikuluetarako oin-oharra
Egilearen abizena, “Artikuluaren izenburua”, orrialde zenbakia(k). Adibidea: García Correa, “Segurtasuna, migrazioa eta ekonomia Texas–Tamaulipas mugako eskualdean”, 78.
Azken bibliografia
Artikuluan aipatu diren argitaratutako iturri guztien zerrenda artikuluaren amaieran agertu behar da. Sarrerak ordena alfabetikoan egongo dira, egilearen abizenaren lehen letra erabiliz. Abizena eta izena koma eta zuriune batekin bereiziko dira.