Ebaluatzaileentzako irizpideak

Aurkeztutako eskuidatzien ebaluazio-prozesua zorrotza da, aditu parekideen berrikuspen itsuaren bidez egiten baita (double-blind peer review sistema). Prozesu horri esker, ebaluatzaileen pribatutasuna eta independentzia, ebaluazio-epeekiko errespetua eta adituek ebaluazioa onartu ez egiteko aukera ere bermatzen dira. Ebaluatzaileek eskuidatziaren kalitate zientifikoari buruzko txosten arrazoitua idatziko dute, eta horren arabera hura argitara dezaten edo ez gomendatuko dute. Idazketa Batzordeak aintzat hartuko ditu ebaluatzaileen hitzak.

  • Euskera Ikerketa Aldizkariak, eskuidatziak berrikusteko prozesua hobetzeko eta errazteko, protokolo-orri bat ipintzen du ebaluatzaileen eskura. Argitalpenaren gardentasunaren seinale, aldizkariak protokolo hori jendaurrean jartzen du, egileek beren eskuidatziak zertan oinarrituta ebaluatuak izango diren jakin dezaten.
  • Ebaluatzaileek artikuluaren jakintza-esparruan ezagutza eta esperientzia izango dute eta lana aztertzeko ahalmena dutela uste badute, orduan soilik, bete beharko dute beren funtzioa. Ebaluazio-epeak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute. Ezezkoa gertatuz gero, aldizkariko idazkaritzari jakinaraziko diote ahalik eta epe laburrenean. Konfidentzialtasun-konpromisoa hartuko dute, prozesu osoan zehar ezin izango baitute artikuluaren edukia hirugarren bati ezagutarazi. Ebaluazio-prozesuarekin lotutako edozein galderatarako baimendutako solaskide bakarrak aldizkariko zuzendaria eta editoreak dira.
  • Ebaluazioa egitea onartu ondoren, ebaluatzaileek artikuluaren berrikuspen objektibo, tekniko eta eraikitzailea egingo dute. Berrikuspen-prozesuan ebaluatzaileen zeregina da: artikuluak aldizkariaren berrikuspen-politikaren ezaugarriak betetzen dituela egiaztatzea. Aldizkariko editoreak sortutako peer review formularioa bete behar dute, egileari eskuizkribua berrikusteko iruzkinak gehituz: lana argitaratzeko edota hobetzeko iradokizunak, hobekuntzak edo beharrezko oharrak. Halaber, editoreentzako isilpeko iruzkinak egin ahal izango dituzte: eskuizkribuaren kalitateari eta onargarritasunari buruzko beste edozein gogoeta, edo egileari helarazi nahi ez dioten edozein iruzkin.
  • Ebaluatzaileek euren txostenak entregatzeko epe bat izango dute, eta horiek errespetuzkoak eta eraikitzaileak izan beharko dira. Idazketa Batzordeak, bi ebaluazioak bat ez datozenean edota beharrezkotzat jotzen duenean, kanpoko hirugarren ebaluatzaile batengana jo dezake.
  • Kanpo ebaluatzaileen txostenak egileei bidaliko zaizkie, ager daitezkeen oharrak kontuan hartu eta moldaketak egin ditzaten. Azken bertsioa dagoenean, Idazketa Batzordeak erabakiko du, txosten horiek oinarri hartuta, argitaratu ala ez.
  • Egileak bere artikulua onartu edo baztertu den adierazten duen jakinarazpena jasoko du ahalik eta epe laburrenean. Aldi berean, argitaratzeko gutxi gorabeherako epearen berri eman daiteke. Azkenik, egileei gogorarazten zaie erabakiaren oinarria aldizkariarekiko duten egokitasunari dagozkionak direla: originaltasuna, garrantzia, kalitate metodologikoa eta aurkezpena edo estiloa.
  • Proben zuzenketa Idazketa Batzordeak bideratuko du edo egileari bidaliko zaizkio, eskatuz gero, aurrez zehaztutako epean itzuli ahal izateko. Epea betetzen ez bada, zuzenketak ez dira onartuko. Artikulua argitaratu ondoren, egileak aldizkariaren ale bat jasoko du gutxienez, eta bertsio digitala.

 

Ebaluatzaileen taula

Euskera Ikerketa Aldizkariak profesional, ikertzaile eta adituei esker ona agertzen die, aldizkariak jasotako lanen balorazioetan egindako ekarpenengatik, azkenean argitaratuak izan zein izan ez. Kanpoko aditu parekideek eginiko ebaluazioek lanen kalitatea, originaltasuna eta zorroztasun zientifikoa ziurtatzen laguntzen dute. 

Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2023ko ebaluatzaileen zerrenda

  • Ekaitz Santazilia - Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
  • Xabier Erize - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Juan Madariaga - Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
  • Amaia Munarriz - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Karlos Otegi - Euskaltzaindia
  • Sebastian Gartzia Trujillo - Euskaltzaindia
  • Blanca Urgell - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iñaki Camino - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eneko Zuloaga - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Adolfo Arejita - Deustuko Unibertsitatea
  • Urtzi Reguero - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iñaki Martínez de Luna - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Itziar Idiazabal - Deustuko Unibertsitatea
  • Ainhoa Arregi - UZEI
  • Elixabete Pérez Gaztelu - Deustuko Unibertsitatea
  • Juan Joxe Zubiri - Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
  • Eneko Barrutia - Deustuko Unibertsitatea
  • Lourdes Otaegi - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iñaki Etxezarreta - Euskal Herriko Ikastolen Federazioa
  • Igone Etxebarria - Labayru Fundazioa

Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2022ko ebaluatzaileen zerrenda

  • Josu Bijueska - Deustuko Unibertsitatea
  • Jurgi Kintana - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Elixabete Pérez Gaztelu - Deustuko Unibertsitatea
  • Inma Muñoa - Euskal Herriko Ikastolen Federazioa
  • Gidor Bilbao - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ekaitz Santazilia - Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
  • Lourdes Otaegi - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Lourdes Oñederra - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)