Liburu aipamenak

Liburu aipamenak, aldizkariaren jakintza-esparruan, interes akademikoa duten argitalpen berriak aztertzen dituzten saiakera izaerako lanak dira. Liburu aipamenek, zuriuneak aparte, ez dute 6.000 karaktere baino gutxiago eta 10.000 baino gehiago izango.

Liburu-aipamenak aldizkariaren webgunea erabiliz helarazi behar dira. Lehenbizi erregistratzeko urratsak bete behar dira, eta ondoren, fitxategiak Euskera Ikerketa Aldizkarira igortzeko jarraibideak bete behar dira. Eskuizkribuarekin batera aurkezpen gutun bat erantsi behar da, eta hor lana aintzat hartzeko eta aztertzeko eskaria egingo da. Gutun horretan, egileak lauzpabost lerrotan lanaren ekarpena ere azalduko du. Halaber, lana beste aldizkari batzuetara igorri ez izanaren adierazpena egingo du, eta egile eskubideak lagako dizkio aldizkariaren editore den Euskaltzaindiari.

Liburua aipamenaren hasieran, egilearen/egileen kidetza (unibertsitatea, ikergunea, erakundea, etab.) eta helbide elektronikoa ezarriko dira. Halaber iruzkindu den lanaren oinarrizko datuak (izenburua, egiletza, urtea, hiria, argitaletxea, ISBN edo ISSN zenbakia, DOI zenbakia izango balu,...).

Lana igortzean, egilea esaten ari da aldizkariaren lanak aurkezteko prozedurak ezagutzen eta onartzen dituela eta, halaber, Euskera Ikerketa Aldizkariaren argitalpen prozedura onartzen duela.

Gainontzeko genero akademikoek bezala, liburu-aipamenek berezko egitura dute. Normalean alderdi hauetako bakoitzari zutabe bat eskaini behar dute:

  • Liburuak lantzen duen gaiaren deskribapena, erabili irakurlea erakarriko duen gakoren bat.
  • Egilearen biografiaz zertzelada batzuk eman. Adierazi zergatik den ezaguna eta lantzen duen gaiari zer ekarpen egiten diot. Halaber, lan hau bere ibilbide akademikoan kokatu.
  • Liburuaren argudio nagusia modu zehatzean laburtu.
  • Adierazi zer metodologia erabiltzen duen eta zer motatako datuak,denbora-tarteak eta eremu geografikoak hartzen dituen.
  • Azaldu laburki zein den atal edo kapitulu batzuen edukia, interes berezia dutela iruditzen zaizkizun horiena.
  • Nabarmendu, zure ustez liburuak dituen indarguneak, zer berritasun dakarren, zer hutsuneri irteera posible ematen dion, jadanik aztertutako zerbait aztertzeko beste modu berriren bat dakarren...
  • Nabarmendu lanaren puntu ahulak, hobetu daitezkeenak. Zein ikuspegi falta botatzen duzun, landu ez duen zerbait, ulergarria den ala ez.
  • Adierazi liburu hau nori zuzendua den eta norentzako den aproposa (gradu edo graduondoko ikasleak, akademikoak, zein alorretakoak?, publiko orokorra,...)
  • Bukatu, zure iritzia laburbiltzen duen amaierako adierazpen batekin.