3. aroa (2009-)
-
Euskera Ikerketa Aldizkaria
bol: 69 zk: 2 (2024)2024. urteko bigarren zenbakia urrian plazaratu da. Zenbaki honek literatura, gramatika, etnografia, itzulpengintza, euskal zinema eta soziolinguistika alorrak lantzen ditu. Sei ikerketa-artikulu, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak, horietarik bi elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Ane Arandia, Ane Berro eta Cecilia Fernandez-Altonaga, Kepa Diegez, Josu Martínez, Mikel Pérez eta Amaia Munarriz, Manu Gojenola, eta Andres Urrutia.
-
Euskera Ikerketa Aldizkaria 2024, 69, 1
2024. urteko lehenengo zenbakia apirilean plazaratu da. Zenbaki honek soziolinguistika gaiak jorratzen ditu batez ere, hain zuzen, lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak baitira. Halaber, dialektologia alorreko lanak argitaratu dira. Sei ikerketa-artikulu, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak, horietarik bi elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Maddi Aiestaran; Miren Artetxe, Garbiñe Bereziartua eta Naroa Burreso; Jon Basauri eta Iñigo Otaegi; Alazne Fernández de Muniain; Ainhoa Leyaristi; Endika Uriarte; Oier Urreizti; eta Andres Urrutia.
-
Euskera Ikerketa Aldizkaria 2023, 68, 2
2023. urteko bigarren zenbakia abenduan plazaratu da. Euskararen irakaskuntza, lehen hezkuntzako haurrak, etorkinak eta identitatea, euskara eta teknologia berriak eta literatura dira gai nagusiak. Bost ikerketa-artikulu, ohar bat eta bi liburu-aipamen biltzen ditu zenbakiak, horietarik lau elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Aritz Bereziartua, Odei Guirado eta Idurre Alonso; Odei Guirado eta Jone Rua; Imanol Murua Uria; Mikel Urionaguena, Beñat Flores, Eneko Bidegain eta Aitor Zuberogoitia; Ane Urizar, Amelia Barquín eta Sara Jiménez de Aberasturi; Luis Mari Zaldua; Arantza Etxebarria; eta Oihane Calvo.
-
Euskera Ikerketa Aldizkaria 2023, 68,1
Zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratu dira: literatura, filologia, dialektologia eta euskararen historia. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Andres Iñigo, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Ekaitz Santazilia eta Luis Mari Zaldua.
-
Euskera 2022, 67
Zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratu dira: literatura, soziolinguistika, onomastika eta exonomastika, gramatika, lexikografia, dialektologia, bidegileen biografiak eta abar. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Jon Altuna, Jon Artza, Garbiñe Bereziartua, Mari Mar Boillos, Mikel Gartziarena, Peio Jorajuria, Gema Lasarte, Andrea Perales, Xabier Renteria eta Ana Toledo.
-
Euskera 2021, 66
Ikerketa zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratu dira: literatura, soziolinguistika, onomastika eta exonomastika, gramatika, lexikografia, dialektologia, bidegileen biografiak eta abar. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Naroa Anabitarte, Ane Beloki, Garbiñe Bereziartua-Beñat Muguruza, Josu Larrañaga, Jon Mentxakatorre, Juan Carlos Odriozola, Eguzki Urteaga eta Lontzo Zugazaga.
-
Euskera 2020, 65, 2
Euskaltzaindiaren mendeurreneko Gramatika jardunaldiko edukiak biltzen dira. Bertan, Rosario Álvarez, Miren Azkarate, Ignacio Bosque, Gemma Rigau eta Pello Salaburen artikuluak irakur daitezke. Halaber, alor desberdinetako ikerketa artikuluak ere jaso dira: literatura, onomastika, soziolinguistika, gramatika, euskararen historia,... Egileak jarraiko hauek dira: Asier Bidart, Eneko Bidegain, Roberto González de Viñaspre, Jone Hernández eta Jaime Altuna, Irati Majuelo, Sergio Monforte, Amaia Serrano, Belen Uranga, Ane Urizar eta Irati Urreta.
-
Euskera 2019, 64, 2, 2
Zenbaki honetan, Euskaltzaindiaren mendeurreneko Ahoskera eta Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren aurkezpen jardunaldietako edukiak argitaratzen dira. Bertan, María Reina Bastardas i Rufat, María Heliodora Cuenca, Agurtzane Elordui, Irantzu Epelde, Pilartxo Etxeberria, Joakin Gorrotxategi, Oroitz Jauregi, Joseba Lakarra, Julen Manterola, Julia Marin, Lourdes Oñederra, Jose Antonio Pascual eta Jasone Salaberriaren artikuluak irakur daitezke.
-
Euskera 2019, 64, 2, 1
Zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratzen dira: literatura, soziolinguistika, onomastika eta exonomastika, gramatika, lexikografia, dialektologia eta euskararen historia. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Jean-Baptiste Coyos, Andres Iñigo eta Paskual Rekalde, Josu Larrañaga, Gotzon Lobera, Iñaki Iurrebaso eta Mikel Navascués, Irantzu Oyarzabal, Iker Salaberri, Patxi Salaberri Muñoa, Ekaitz Santazilia eta Mikel Taberna, eta Lontzo Zugazaga.
-
Euskera 2018, 63, 2, 2
Zenbaki honen sorburua Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertalde kontsolidatuak 2018ko ekainaren 21ean eta 22an Donostiako Miramar jauregian antolatu zuen «Literatura eta Zentsura. Memoria eztabaidatuak» nazioarteko biltzarrean dago. Bertan, zentsurari buruzko hausnarketa teoriko nahiz historikoa sustatu nahi izan zen, batetik, eta eremu iberiarreko literaturetan izandako eragina aztertu, bestetik. Alabaina, biltzarrak bazuen hasieratik hirugarren helburu garrantzitsu bat: Joan Mari Torrealdai soziologo eta euskaltzainak euskal ikasketetan zentsuraz egindako ikerketa eskerga aitortu eta omentzea.
-
Euskera 2018, 63, 2, 1
Zenbaki honetan Akademiaren jakintza-esparru batzuetako ikerketak argitaratzen ditu: literatura, soziolinguistika, gramatika, lexikografia, dialektologia eta bidegileen biografiak. Halaber, egile hauek beren lanak idazten dituzte: K. Josu Bijuesca, Jean Baptiste Coyos, Isabelle Duguine, Bernhard Hurch, Amaia Jauregizar, Patxi Juaristi, Julian Maia, Aitor Ortiz de Pinedo, Gotzon Pérez, Ekaitz Santazilia, Gorka Aulestia eta Mordechay Mishor.
-
Euskera 2017, 62, 2
Zenbaki honetan Akademiaren ikerketa-esparru batzuetako artikuluak argitaratzen dira: soziolinguistika, exonomastika, toponimia, literatura eta gramatika. Halaber, egile hauek beren lanak idatzi dituzte: Gidor Bilbao, Jose Luis Erdozia, Edurne Etxebarria eta Juan Carlos Odriozola, Roberto González de Viñaspre, Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea, Oliber Foix, Guillermo Herráez, Miren Ibarluzea eta Libe Mimenza.
-
Euskera 2016, 61, 2
Zenbaki honetan Akademiaren ikerketa-esparru batzuetako artikuluak argitaratzen dira: soziolinguistika, toponimia, literatura eta gramatika. Halaber, egile hauek beren lanak idatzi dituzte: Olatz Altuna, Javier Cillero, Amaia Elizalde, Beñat Garaio, Bittor Hidalgo, Win Jansen, Patxi Juaristi, Jon Kortazar, Gema Lasarte, Gotzon Lobera, Patxi Saez, Beñat Sarasola.
-
Euskera 2015, 60, 2
bol: 60 zk: 2 (2015)Zenbaki honetan Euskaltziandiaren Ahoskera jardunaldiko lanak eta Akademiaren ikerketa-esparru batzuetako artikuluak argitaratzen dira: literatura, herri-literatura, soziolinguistika eta hizkuntzen historia soziala. Halaber, egile hauek beren lanak idatzi dituzte: Eneko Bidegain, Iñaki Camino, Amaia Elizalde, Agurtzane Elordui, Irantzu Epelde, Pilartxo Etxeberria, Ana Gandara, Oroitz Jauregi, Juan Madariaga, Julia Marin, Jon Mentxakatorre, Jasone Salaberria, Joao Veloso eta Aitor Zuberogoitia.
-
Euskera 2014, 59, 2
Zenbaki honetan Euskaltzaindiaren XIX. Jagon jardunaldiko, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan", ikerketa artikuluak jaso dira; eta, horietaz gain, gramatika eta soziolinguistika arloko lanak ere argitaratzen dira. Halaber, egile hauek idatzi dituzte beren lanak: Xabier Aierdi, Jon Aizpurua, Xabier Alberdi, Eduardo Apodaka, Vladimer Luarsabishvilli, Julian Maia, Károly Morvay eta Aitor eta Pedro Zuberogoitia.
-
Euskera 2013, 58, 2
Eusebio Maria Azkueren jaiotze-urtearen bigarren mendeurren-jardunaldiko eta Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardunalditik eratorritako lanak argitaratzen dira zenbaki honetan. Horiez gain, literatura eta toponimia alorretako artikuluak ere aurkituko ditu irakurleak. Hauek dira beren lanak idatzi dituzten egileak: Xabier Altzibar, Josu Bijueska, Jon Casenave, Joseba Gabilondo, Roberto González de Viñaspre, Alexander Gurrutxaga, Jon Kortazar, Miren Ibarluzea, Gema Lasarte, Felix Mugurutza, Lourdes Otaegi, Patxi Salaberri Muñoa, Ana Toledo eta Jaime Valverde.
-
Euskera 2012, 57, 3
"Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" eta "Eusebio Erkiaga euskaltzain eta idazlearen mendeurrena" jardunaldietatik eratorritako lanak argitaratzen dira zenbaki honetan. Horiez gain, literatura eta herri-literatura, soziolinguistika, gramatika eta hizkuntzalaritza alorretako artikuluak ere aurkituko ditu irakurleak. Hauek dira beren lanak idatzi dituzten egileak: Xabier Alberdi eta Joseba Ezeiza, Xabier Aristegieta, Pello Esnal, Igone Etxebarria, Ines M. Garzia-Azkoaga, Jean Haritschelhar, Andres Iñigo, Gema Lasarte, Miren Agure Meabe, Xabier Mendiguren, Karlos del Olmo, Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano, Txomin Peillen, Pako Sudupe, Ana Toledo eta Jaime Valverde.
-
Euskera 2011, 56, 3
Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: Jagon jardunaldietan, Euskararen egoera Araban izan zen aztergai. Literatura Ikerketa jardunaldietan ordea, Agosti Chahoren eragina aztertu zen. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren ikerketa esparru batzuetako artikuluak argitaratu dira: hizkuntzalaritza, onomastika, soziolinguistika eta literatura Hauek dira beren lanak idatzi dituzten egileak: Jon Aizpurua, Olatz Altuna, Agurtzane Azpeitia, Miel Elustondo, Jean Haritschelhar, Andres Iñigo, Iñaki Martínez de Luna, Manuel Martorell, Beñat Oihartzabal, Manuel M. Ruiz Urrestarazu, Txomin Peillen, Pako Sudupe, Ana Toledo, Patri Urkizu, Jaime Valverde eta Josu Zulaika.
-
Euskera 2010, 55, 2
Euskaltzaindiaren XV. Jagon jardunalditik (gazteen aisialdia eta euskara) eta Euskal Literaturaren Historiografia jardunalditik eratorritako lanak argitaratzen dira zenbaki honetan. Horiez gain, literatura eta soziolinguistika alorretako artikuluak ere aurkituko ditu irakurleak. Hauek dira beren lanak idatzi dituzten egileak: Gorka Aulestia, Asier Barandiaran, Josu Bijueska, Jon Casenave, Xabier Etxaniz, Jesús María Lasagabaster, Gema Lasarte, Jose Manuel López-Gaseni, Iratxe Retolaza, Ana Toledo eta Patri Urkizu.
-
Euskera 2009, 2-2.zatia "Gerra Zibila eta Euskal Literatura"
Euskaltzaindiak 2009an "Espainiako Gerra Zibila eta euskal literatura" jardunaldia egin zuen. Zenbaki honetan jardunaldi hartatik eratorritako edukiak argitaratzen dira. Egileak honako hauek dira: Iñaki Aldekoa, Ur Apalategi, Jean Haritschelhar, Jon Kortazar, Mari Jose Olaziregi, Iratxe Retolaza, Ana Toledo eta Patri Urkizu.
-
Euskera 2009, 2-1.zatia "Ikasteredu elebidunak eta euskararen iker (molde) berriak"
2009an Euskera agerkaria berriztatu eta kalitate zein homologazio irizpideetan urrats batzuk egin dira, batik bat, garaiko aldizkari zientifikoen esparruko estandarizazio mailetara egokitzeko. Aro berria “Ikasteredu elebidunak eta euskararen iker(molde) berriak” zenbaki monografikoak abiatu du. Bertan parte hartu dute: Alaitz Alegria, Margareta Almgren, Ane Amorrortu, Andoni Barreña, Leire Beloki, Leire Diaz de Gereñu, Diego Egizabal, Marijose Ezeizabarrena, Eneritz Garro, Iñaki Garzia, Ines Garzia-Azkoaga, Itziar Idiazabal, Luis Maria Larringan, Ibon Manterola, Ane Ortega, Arantza Ozaeta, Karmele Pérez, Matilde Sainz, Josune Zabala eta Larraitz Zubeldia.