Maria SS.ª Concepciocoaren Sermoia (1772an predikatua): Larramendiren beste sermoi baten kopia ote?

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v1i70.295

Gako-hitzak:

Larramendiren egiletasunaz, barneko analisia, azterketa lexikoa, HHrekiko lotura, Larramendiren euskal testuak, sare larramenditarrak

Laburpena

Arestiko lan batean (Lakarra 2023a) egile, data eta tokirik gabeko Asuntzioko Sermoia (aurrerantzean AS) Loiolan 1740ko abuztuaren 14an Manuel Larramendik emandakoaren kopia dela erakutsi genuen. Oraingoan argitaratzen dugun Kontzepzioko Sermoia (aurrerantzean KS) hau harekin batera gordetzen da Gasteizko Antso Jakitunaren Fundazioaren artxiboan. Honek 1772ko data darama, baina data hori ez benetako egilearen lanari, baizik kopiagile ezezagun batek nonbait (Goierri aldean, seguruenik) zuzeneko edo zeharkako kopia predikatu zueneko aldiari dagokio, ezta gorde den lekukotasuna ekoitzi zeneko urteari ere; nolanahi ere kopia hori(ek), originala baino zenbait urte —eta are hamarkada— modernoagoa(k) bide d(ir)a.
ASrekin gertatu ez bezala, KSrentzat peitu dugu testuaz beraz kanpoko berririk egiletasunaz edo jatorriaz eta, horrenbestez, testuaren beraren barneko analisiaz baino ezin egin liteke oraingoz aitzina gai horien ikerketan. Era askotako arrazoi bateragarrietan funtsaturik, erakutsiko dugu KSren kopia hau (gutxienez) aurreko original baten zordun dela —beharbada tarteko kopia gehiagorena ere bai, halaber—. Orobat, hizkuntzaren analisiak, bereziki, bere lexiko hain markagarriaren azterketa xeheak, ia ezinbesteko egiten du Larramendiren eskutik atera zela ondorioztatzea. Nahiz haren AzkS., SAgS. eta (batez ere) AndS.aren mailako ornatusera ez iritsi, sermoia ez da inolaz ere arrunta eta hain dira ugari KSren HHrekiko zorrak eta L.ren gainerako testuekiko kidetasunak, non gure azterketek ezin ginderamatzaketen bestetara. Aipatu ezaugarri horiezaz landa, KSn ez dira falta era ezberdinetako (testu- eta hiztegi-) hapaxak edo ia hapaxak, 1800 arte bertakotu gabe ziren hitzak edota —HHn lekukotu ez arren— hor aurreikusitako erara L.ren beraren eta gainerakoen testuetan legez sortutako formak; ezin ahantz litezke, berariaz ohi baino oparoago erabiliaz haien ezagutza hedatzeko KS bezalako testu labur honetako forma errepikatuak ere.
Aurreko argudio multzo guztiaren indargarri, analisi bideetan ere berrikuntzarik ekarri nahi izan dugu; demagun, L.k sortu, «bataiatu» nahiz iturri ezberdinetarik jaso eta zabaldu zituen hitzen bidez —ez horrelako bakarraz baina hiruzpalauz— hornitutako hainbat esaldi aztertuaz; horien bidez, aurretiaz horietako bakoitzean eriden Larramendiren egiletasunaren aldeko frogak sendotzen eta are gainditzen dituzten sare lexikoak ikertu ditugu, beren froga-balioaren berebiziko garrantzia erakutsiaz.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Erreferentziak

Aiestaran, U. (2023). Añibarroren Christau Doctriña eta nafarrera idatziaren bilakabideaz. (Gradu Amaierako Lana, UPV/EHU, Gasteiz).

Altuna, P. (arg.) (1967). «Larramendi’ren iztegi berria», Euskera (2. aldia) 12: 139-300.

Altuna, P. (arg.) (1982). Mendibururen idazlan argitaragabeak. 2 lib. Bilbo: Euskaltzaindia eta Ediciones Mensajero.

Altuna, P. eta Lakarra, J.A. (1990). Manuel Larramendi. Euskal testuak. Donostia: Andoaingo Udala et al.

Altuna, P. (arg.) (2000). Aita Aranaren Egunaria. Iker 12. Bilbo: Euskaltzaindia.

Arkotxa-Scarcia, A. eta Lakarra, J.A. (2019). «Aspectos de la gramatización antigua de la lengua vasca: humanismo, reformismo e imprenta (1545-1596)», Lengas 86.

Bähr, G. (1925). «Flexiones verbales de uso actual en Legazpia (Goyerri)», Euskera 3: 73-114.

Bilbao, G. (prestatzen). [Lubieta], Diccionario en castellano y basquence que sirve para la enseñanza de la lengua vascongada. Sociedad Vascongada (Bilboko) eskuizkribua.

Gómez, R. eta Zulaika, J. (2020). El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español. Bilbo: UPV/EHU.

Irure, L. (2024). «Corpusaren egoera hobetzen: Xurioren Imitacionearen aleak XVIII. mendean», ASJU 58 (1): 139-174.

Iruretagoiena, H. (2022). «Izenak sortzeko atzizkiak Pomier hiztegian, Lubietaren hiztegian eta Ubillosen dotrinan» (Gradu Amaierako Lana, UPV/EHU, Gasteiz), ASJU 56 (2): 193-218.

Kaltzakorta, J. (2018). «San Agustin Eguneko Sermoiaren edizio kritikoa», Sancho el Sabio, Extra 2: 39-72.

Lakarra, J.A. (1983). «Oharrak zenbait arkaismoz», ASJU 17: 41-68.

Lakarra, J.A (1984). «Bertso bizkaitarrak (1688)», ASJU 18 (2): 89-184.

Lakarra, J.A (1985a). «Larramendiren hiztegigintzaren inguruan», ASJU 19: 9-50.

Lakarra, J.A (1985b). «Literatur gipuzkerarantz: Larramendiren Azkoitiko sermoia (1737)», ASJU 19: 235-281.

Lakarra, J.A (1986). «Burgosko Dotrina (1747): I. Testua eta oharrak», ASJU 20: 533-594.

Lakarra, J.A (1987). «Burgosko Dotrina (1747): II. Faksimilea eta hiztegia, ASJU 21: 277-317.

Lakarra, J.A (1991). «Testukritika eta hiztegiak: Harriet eta Larramendi», in J.A. Lakarra eta I. Ruiz Arzalluz (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum. ASJUren Gehigarriak, 14. Donostia: GFA: 217-258.

Lakarra, J.A (arg.) (1992a). Manuel de Larramendi. Hirugarren mendeurrena (1690-1990). Andoain: Andoaingo Udala, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Lakarra, J.A (1992b). «Larramendirekin aurreko hiztegigintzaren historiaz: aztergai eta gogoeta», in J.A. Lakarra (arg.), 1992a: 279-312.

Lakarra, J.A (1993-2017). xviii. mendeko hiztegigintzaren etorkiez. UPV/EHUko doktorego-tesi argitaragabea. (UEUren argitalpen facsimilea).

Lakarra, J.A (1994). Harrieten Gramatikako hiztegiak (1741). ASJUren Gehigarriak, 18. Donostia: GFA.

Lakarra, J.A (1996a). Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa. Bilbo: Euskaltzaindia.

Lakarra, J.A (1996b). «Lexiko berrikuntza euskal hiztegi zaharretan: zenbait ikergai», Uztaro 19: 3-40.

Lakarra, J.A (1997a). «Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri», ASJU 31: 447-535.

Lakarra, J.A (1997b). «RSekiko ikerketak», Enseiucarrean 13: 23-76.

Lakarra, J.A (2008 [2010]). «Vida con/y libertad: sobre una coordinación arcaica y la autenticidad de “Urthubiako Alhaba”, ASJU 42: 83-100.

Lakarra, J.A (2017). «18. mendeko hiztegigintzaren etorkiez, 25 urte geroago», in 2017 [1993], i-xvi.

Lakarra, J.A (2018). «Euskararen historiaurrea», in J. Gorrotxategi, I. Igartua eta J.A. Lakarra (arg.), Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza: 23-229.

Lakarra, J.A (2022). «Jatorr(i), aitor(tu), ilor(tu), bihor(tu): filologia ala hil», in I. Igartua eta J.A. Cid (arg.), Tu voz en muchas voces. Escritos en homenaje a Jon Juaristi. Leioa: UPV/EHU: 401-460.

Lakarra, J.A (2023a). «Asuntzioko Sermoi egile-, toki- eta urtegabea: Larramendiren testu berri ezezaguna (Loiola 14.08.1740)», Euskera Ikerketa Aldizkaria 68 (1):

-220.

Lakarra, J.A (2023b). «Zorioneko y zorion: lo que la historia de la lengua vasca nos dice sobre ellos», FLV 136: 597-615.

Lakarra, J.A (2023c). «Zorioneko, zorion eta Larramendi. Filologia ala hil, II». ASJU 57 (1-2): 583-611.

Lakarra, J.A (2024). “Aspectos de la formación del Vocabulario Pomier y su relación con el Diccionario Trilingüe: hápax, supuestas voces septentrionales y segundas documentaciones”, FLV 138: 443-562.

Leturiaga, O. (2019) [2021]. «Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez», ASJU 53 (1-2): 127-162.

Leturiaga, O (2020). «Gipuzkoa erdialdeko pluralgileen azterketa», in I. Camino, X. Artiagoitia, I. Epelde eta K. Ulibarri (arg.), Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre. Bilbo: UPV/EHU: 367-402.

Leturiaga, O (2022a). «Nor-nori-nork irrealisak Gipuzkoan: eginen hedadura eta *ezan adizkien zenbait berrikuntza», FLV 134: 375-413.

Leturiaga, O (2022b). «Nor-nork saileko eginen hedadura geografikoa Gipuzkoan: ondorio batzuk testu zaharren azterketatik», ASJU 56 (1): 1-42.

Mitxelena, K. (1959). «La obra del P. Manuel de Larramendi (1690-1766)», Cuadernos de la Cátedra Feijoo, 6. Oviedo: Universidad de Oviedo: 5-27. (Berrargitaratua: OC XI: 427-443).

Mitxelena, K. (1960). Historia de la literatura vasca. Madril: Minotauro. (2. arg.: Donostia, 1988).

Mitxelena, K. (1970) [1965]. Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Bilbo: Publicaciones del Centro de Estudios Históricos de Vizcaya.

Mitxelena, K. (1978). «Para una historia de la ortografía vasca», in Miscelanea Filológica Vasca II. FLV 30: 393-397.

Mitxelena, K. (1981a). «Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak», Euskal linguistika eta literatura: bide berriak. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea: 259-278.

Mitxelena, K. (1981b). «Euskal literaturaren kondairarako oinarriak», Euskal linguistika eta literatura: bide berriak. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea: 279-292.

Mitxelena, K. (1982). «Mendibururen hizkeraz hitz bi», in P. Altuna (arg.), Mendibururen Idazlan Argitaragabeak, I. Bilbo: Euskaltzaindia: lxxix-lxxxii. (Berrargitaratua: OC XI: 473-478).

Mitxelena, K. (1983). «Mendiburu eta Larramendi», Euskera 28: 19-23. (Berrargitaratua: SHLV II: 912-915).

Mitxelena, K. (2011-2012). Luis Michelena. Obras Completas. J.A. Lakarra eta I. Ruiz Arzalluz (arg.), ASJUren Gehigarriak, 54-68 (15 lib.). Bilbo: UPV/EHU.

Mitxelena, K. eta Sarasola, I. (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia – Diccionario General Vasco. Bilbo: Euskaltzaindia eta Desclée de Brower. Kontsultagai: [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=1694&lang=eu].

Murugarren, L. (1984). «Una plática del Goyerri», ASJU 18 (2): 185-197.

Padilla, M. (2012). «La influencia de Larramendi en Vasconia Norte: consideraciones sobre la difusión ultrapirenáica de obras vascas del Sur en el siglo xviii partiendo de un manuscrito labortano», De Re Bibliographica 7-8: 33-41.

Pérez Gaztelu, E. (2018). «Manuel Larramendiren irakurle hautatuak: testu eleaniztunen norentzakoak eta hartzaileak», Sancho el Sabio, Extra 2: 11-38.

San Roman, I. (2024). Sebastian Antonio de la Gandara: lexikoaren azterketatik edizio kritikorantz. (Gradu Amaierako Lana, UPV/EHU, Gasteiz).

Santazilia, E. (2022). «Senekaren izpiritua euskaraz: Larramendiren eraginaren eta itzulpengintza apologetikoaren adibide bat xviii. mendeko Zuberoan», Uztaro 120: 95-122.

Sarasola, I. (1976). Historia social de la literatura vasca. Madril: Akal. (Berrargitaratua: Madril, 1982).

Sarasola, I. (1986). «Larramendiren eraginaz eta», ASJU 20 (1): 203-215.

Sarasola, I. (1997). «Euskal hitz altxorraz», ASJU 31 (2): 617-642.

Segurola, K. (2004). «xviii. mendeko autore ezezagun bat», Lapurdum 9: 243-282.

Segurola, K (2011) [2007]. «xviii. mendeko garbizaletasuna: Larramendiren Hiztegi Hirukoitza eta eskuizkribuak», in J. Gorrotxategi, J.A. Lakarra eta B. Urgell (arg.), 2nd Conference of the Luis Michelena Chair - Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra - II. Congreso de la Cátedra Luis Michelena. Gasteiz: UPV/EHU: 217-245.

Telletxea Idigoras, J.I. (1966). «El jesuita Manuel de Larramendi», BAP 22: 307-360.

Telletxea Idigoras, J.I. (1968). «Larramendi y Cardaveraz: censura y réplica inéditas sobre un libro de piedad», ASJU 2: 3-31.

Telletxea Idigoras, J.I. (1969). Manuel de Larramendi. Corografía de Guipúzcoa. Obras del P. Larramendi, 1. Donostia: SGEP.

Telletxea Idigoras, J.I. (1973). Manuel de Larramendi. Escritos breves. Obras del P. Larramendi, 2. Donostia: SGEP.

Telletxea Idigoras, J.I. (1975). «Dos textos eusquéricos inéditos del P. Larramendi», ASJU 9:

-184.

Telletxea Idigoras, J.I. (1983). Manuel de Larramendi. Sobre los Fueros de Guipúzcoa. Obras del P. Larramendi, 3. Donostia: SGEP.

Telletxea Idigoras, J.I. (1990). Manuel de Larramendi. Autobiografía y otros escritos. Obras del P. Larramendi, 4. Donostia: SGEP.

UlibaBArri, K. (2015). Dotrinazko Sermoitegia. Tesi argitaragabea, UPV/EHU (Gasteiz).

Urgell, B. (1991). «Axular eta Larramendi», ASJU 25: 901-928. (Berrargitaratua: in J.A. Lakarra (arg.) 1992a: 221-246).

Urgell, B. (1992). «Martin Harriet Añibarrorengan», ASJU 26: 221-258.

Urgell, B. (1996). «Larramendi o el despertar de la literatura vasca peninsular», in G. Aulestia (arg.), Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskérica. Gasteiz: Fundación Sancho el Sabio: 263-288.

Urgell, B. (1997). «Estudios en torno a la historia de la lexicografía vasca», ASJU 31: 643-685.

Urgell, B. (2000). Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren osagaiez. Tesi argitaragabea, UPV/EHU (Gasteiz).

Urgell, B. (2001). «Euskal formen aurkezpena Larramendiren hiztegian», ASJU 35: 107-183.

Urgell, B. (2002a). «Hiztegi Hirukoitzaren kanpoko eta barruko historiaz», in X. Artiagoitia, P. Goenaga eta J.A. Lakarra (arg.), Erramu Boneta: Festschrift for Rudolf P. G. de Rijk. ASJUren Gehigarriak, 44. Bilbo: UPV/EHU: 629-649.

Urgell, B. (2002b). Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren Eranskina: Saio bat hiztegigintzaren testukritikaz, Monumenta Linguae Vasconum. Studia et Instrumenta 1. ASJUren Gehigarriak, 47. Bilbo: UPV/EHU.

Urgell, B. (2003). «Eratorpena Larramendiren hiztegian (I): eratorbideen analisia», ASJU 37 (1): 203-260.

Urgell, B. (2004). «Etimologia eta neologia Larramendiren Hiztegi Hirukoitzean (1745)», Lapurdum 9: 299-310.

Urgell, B. (2005). «Larramendiren euskal liburuak 1745 arte: testu bibliografiaranzko hurbilketa bat», Lapurdum 19: 1-39.

Urgell, B. (2008). «Maileguak Larramendiren hiztegian», FLV 108 (1): 5-44.

Urgell, B. (2009). «Martin Harrieten hiztegiak: eraketari buruzko zenbait berri», in R. Etxepare, R. Gómez eta J.A. Lakarra (arg.), Beñat Oihartzabali gorazarre – Festschrift for Bernard Oyharçabal (= ASJU 43, 1-2). Bilbo: UPV/EHU: 873-890.

Urgell, B. (2018). «Lehen Euskara Modernoa», in J. Gorrotxategi, I. Igartua eta J.A. Lakarra (arg.), Euskararen Historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza: 543-657.

Urgell, B. (2023). «1720ko Imitacionearen iturriak: lehen hurbilketa”, ASJU 57 (1-2): 907-950.

Urgell, B. (2025). «Larramendiren apologiaren xviii. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar» (ASJUrako inprimategian).

Zuloaga, E. (2015). «Diego Lorenzo Urkizuren 1740ko zortzikoak», ASJU 49: 179-202.

Zuloaga, E. (2020). Mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikorantz. Doktorego-tesia, UPV/EHU.

Zuloaga, E. (2022). «Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia», Iker 47. Bilbo: Euskaltzaindia eta UPV/EHU.

Downloads

Argitaratua

2025-04-28

Aipuak nola egin

Lakarra, J. A. (2025). Maria SS.ª Concepciocoaren Sermoia (1772an predikatua): Larramendiren beste sermoi baten kopia ote?. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 1(70), 159–305. https://doi.org/10.59866/eia.v1i70.295

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Finantzaketa-datuak