Ahozko hizkera informalerako gaitasuna eta harreman-sare informaletako hizkuntza-erabilera: azterketa kuantitatibo bat unibertsitateko gazteen testuinguruan

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.274

Gako-hitzak:

eremu informala, ahozko gaitasuna, hizkuntza erabilera, euskara, gazteak, unibertsitatea

Laburpena

Euskararen erabilera ezagutza bezainbeste igo ez izanak arreta berezia jarri die eremu informaleko hizkuntza ohiturei. Eremu informalean euskaraz aritzeko gaitasunarekin lotutako alderdiak aztertu dira ikerketa honetan. Zehazki, gaitasun horrekin zenbaterainoko erlazioa daukaten familiakoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen den hizkuntzak, unibertsitateko testuinguruan kokatzen diren gazteen artean. Horretarako, UPV/EHUko Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten ari diren 292 ikasleren erantzunak jaso dira galdetegi bidez. Emaitzetan ikusi denez, besteak beste, lagunen eragina handiagoa da familiarena baino. Ondorioz, erabileran ez ezik gaitasunean ere eragina izateko gune aproposa izan daitekeela unibertsitatea proposatzen da.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2024-04-30

Aipuak nola egin

Miren Artetxe Sarasola, Garbiñe Bereziartua Etxeberria, & Naroa Burreso Pardo. (2024). Ahozko hizkera informalerako gaitasuna eta harreman-sare informaletako hizkuntza-erabilera: azterketa kuantitatibo bat unibertsitateko gazteen testuinguruan. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 1(69), 49–78. https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.274

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak