Hitano-erabiltzaile profil berriak sare sozialetan eta tartekako tratamendu-aldaketa adierazkorra

Kasu baten azterketa

Egileak

  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Beñat Muguruza Aseginolaza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.vi66.16

Gako-hitzak:

Hitanoa, Instagram, sare sozialak, kasu-azterketa, kode-aldaketa, hizkuntza-funtzioak

Laburpena

Zukako elkarrizketa batean, aldizka hitanora jauzi egitearen atzean zer dagoen aztertu nahi du lan honek. Baina oso testuinguru espezifikoa aukeratu da azterlana gauzatzeko: ohiko hitano-erabiltzailea ez den gazte bat, sare sozialetan. Parte-hartzaile horrek sei urtean zehar Instagram plataforman izandako 1.870 txat-elkarrizketa arakatu ditugu, bereziki hika egindako adierazpenetan begia jarriz. Hor jasotakoei ikerketa-tradizio sendoa daukaten bi eremutako ekarpenak aplikatu dizkiegu: Jakobsonen hizkuntza-funtzioak eta kode-aldaketen tipologiak sailkatzeko proposamenak. Ikusi dugu hitanoaren erabilera adierazkorraren tipologiak sailkatzeko helduleku emankorrak izan daitezkeela bi eremuok. Ikusitakoen ondorio gisa, hitanoa biziberritzeko balizko egitasmoak martxan jartzeko pistaren bat atera dugu, baina kasu honetan formaren azterketa egitera mugatu gara eta beharrezkoa litzateke funtzioarekikoak ezagutzeko azterketa kualitatiboak egitea.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2021-07-15

Aipuak nola egin

Bereziartua Etxeberria, G., & Muguruza Aseginolaza, B. (2021). Hitano-erabiltzaile profil berriak sare sozialetan eta tartekako tratamendu-aldaketa adierazkorra: Kasu baten azterketa. Euskera Ikerketa Aldizkaria, (66), 73–111. https://doi.org/10.59866/eia.vi66.16

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak