Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.238Gako-hitzak:
irakasteredu elebidunak, murgilketa, hizkuntzen didaktika bateratua, euskararen disziplinarizazioa, testu-generoaLaburpena
Artikulu honen helburua euskal irakasteredu elebidunen inguruan hausnarketa egin eta aurrera begira hizkuntzen irakaskuntza integraturako hainbat oinarri proposatzea da. Lau ardatz nagusiren bueltan antolatzen da hausnarketa hau: lehen bi ardatzetan euskal irakaskuntza ereduak abian jartzerakoan eta ondorengo ebaluazioetan irizpide kuantitatiboek izan duten garrantzia azaltzen da, irizpideon indar-guneak eta ahuluneak nabarmenduz. Hirugarren ardatzak murgilketa bidezko irakaskuntzaren oinarri psikolinguistikoak eztabaidatzen ditu. Hizkuntzen didaktikara jotzen da laugarren ardatzean, esparru honetatik egiten diren hainbat gogoeten eta proposatzen diren baliabide zehatzen baliagarritasuna nabarmenduz. Hizkuntzen irakaskuntza integraturako hainbat oinarri proposatzen dira artikuluaren bukaeran, ikasle elebidunen euskarazko eta gaztelaniazko 5 eta 8 urte arteko garapena erakusten duen ikerketa bateko emaitzetatik abiatuta.