Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean

Egileak

  • Margareta Almgren UNESCO Etxea
  • Itziar Idiazabal Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ibon Manterola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.246

Gako-hitzak:

ipuina, euskara H1, euskara H2, autonomia narratiboa, denbora ainguraketa, ardura enuntziatiboa

Laburpena

Artikulu honetan euskara egoera soziolinguistiko desberdinetan ikasi duten bi ikasle-talderen 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena aztertu dugu. talde bat etxetik euskaldunaeta euskaraz eskolatua den bitartean, bestea etxetik erdaldun izanik euskaraz d ereduanmurgilketa bidez eskolatu diren ikasleek osatzen dute. bi haur-taldeek ekoiztutako ahozkoipuinen azterketan oinarritu gara 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena behatzeko. Au-rrez heldu baten ahotik entzundako ipuin bat birkontatzea da haurrei eskatu zaien zere-gina.Hainbat trebetasun testual-diskurtsibo aztertzen dira haurren ipuinetan:ipuin-kontaketaren egitasmo orokorra beregain hartzea edo kontaketarako autonomia,ipuinaren eduki tematikoaren antolaketa, aditzaren bitartez eraikitzen den kohesioa etaardura enuntziatiboaren mekanismoak. emaitzetan ikusten denez, bi taldeek antzeko gai-tasunak dauzkate ipuin-kontaketaren hainbat alderditan. bi taldeen artean agertu direnezberdintasunak ez dira beti H1 taldearen aldekoak izan. oro har, H2 taldekoek helduarenahotik entzundako ipuina estuago erreproduzitzen dute, H1 taldeko haurrek “ereduaren-gandik” askeago diruditen bitartean. ondorio orokor modura, haurren hizkuntza ikuspegitestual-diskurtsibotik aztertzearen pertinentzia aldarrikatzen da artikulu honetan.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2020-07-30

Aipuak nola egin

Almgren, M., Idiazabal, I., & Manterola, I. (2020). Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 683–721. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.246