Baina gu ere gazteak izan ginen!: Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunalida)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.207Gako-hitzak:
gazteak, aisialdia, euskaraLaburpena
Jada, gutako asko ez gara gazteak, baina gazteak interesatzen zaizkigu edo kezkatzen gaituzte, eta horregatik ikertu nahi ditugu. Baina, zergatik? Zertarako? Eta nondik? Datozen orrietan, galdera hauek eta beste batzuk eran tzuteko saiakera egingo dut. Dena hiru ardatz nagusien inguruan. Lehenengoan gazte izaera/izatearen inguruan arituko naiz, gazte kategoria edo nozioak daukan pisu soziokulturala nabarmentzeko. Bigarrenean gazteen aisialdiaz mintzatuko naiz, denbora libreak adin talde honetan duen protagonismoa aldarrikatzeko asmoz. Azkenik, gazteak eta hizkuntzaren (euskararen) arteko loturaz hitz egingo dut eta harreman konplexu honen parte diren hainbat elementutan jarriko dut bereziki arreta.