Sare sozial birtualak: kalean bezala sarean! ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunaldia)

Egileak

  • Eneko Barberena

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.213

Gako-hitzak:

Multifuntzionalitatea, hartu-emana, sormena, aukera, arrakasta, osagarritasuna

Laburpena

Hitz gakoak eginez laburbildu daiteke gaur egungo IKT-en erabilera eta sare sozial bir-tualen egungo egoera. Multifuntzionalitatea: Gaur egungo gailu elektronikoek aukera asko ematen dituzte. Jada ez da soilik telefonoa. Jada ez da soilik telebista. Are gehiago dira, plataforma birtualak dira non hainbat zerbitzu biltzen diren eta hainbat helburu ase: entretenimendua, komunikazioa, informazioa jasotzea... Hartu-emana: Gaur egungo sarea 2.0 da gehien-gehienean. Hartu eta eman. Erakutsi eta ikasi. Zuzendu eta hobetu. Hori da internetek erabiltzaileoi eskaintzen digun gauzarik ederrenetakoa, beste hiritarrekin (mundu osoko hiritarrekin) hartu-emanerako aukera. Sormena: Sare sozial birtualak eta internet sormena kitzikatzeko tresna paregabeak dira. Sagu kolpe batean, eskura ditugu beste sortzaile eta ekintzaile batzuen lan eta iradokizunak. Eta ez baldin badago... guk geuk sor dezakegu! Hortaz badakigu zerbait euskaldunok (hutsetik gauzak sortzeaz) eta horregatik ondo joan dakiguke sarearen anabasan.– Aukera: teknologia berrien trena pasatzen utziko dugu euskaldunok ez gaudelako prestaturik? Zenbaten behin pasatzen da horrelako tren bat?– Arrakasta: Gaztetxoengan izugarrizko arrakasta dute sare sozial birtualek, datuak hor daude. Eta saltsa non, euskalakaria han.– Osagarritasuna: Ekin eta Jarrai, Egin eta Eragin. Euskaltzaindiaren eta AED elkartearen hastapenetako leloak. Ez al da osagarria kalean egiten duguna eta sarean egiten duguna?

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2011-10-30

Aipuak nola egin

Barberena, E. (2011). Sare sozial birtualak: kalean bezala sarean! ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunaldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(55), 711–736. https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.213

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak