Euskal hezkuntza sisteman eskolatutako marokoar jatorriko gazteak eta euskara

Egileak

  • Ane Urizar Mondragon Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.39

Gako-hitzak:

migrazioa, bikulturalitatea, jatorri marokoarreko gazteak, lehen hizkuntza, euskara, pertenentzia

Laburpena

Immigraziotik datozen gazteak hazi egiten dira harrera-gizartearen kulturaren eta beren familiek transmititutako jatorrizko gizartearen kulturaren artean; eta jatorrizko kulturak eta berriak eskaintzen dizkien kultura-elementuen artean hautuak egin behar dituzte, etengabe. Lan honetan aztertu dira marokoar jatorria duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 11 gazteren hizkuntzen (lehen hizkuntza(k), euskara eta gaztelania) ezagutza; hizkuntza horien erabilera-ohiturak, eskolatuak izan diren hizkuntza-ereduak, gazteek eskolan aurkitu dituzten eta hizkuntzei lotuak dauden elementu oztopatzaileak eta erraztatzaileak, beraien gurasoek egiten duten lehen hizkuntzaren transmisioa, eta azkenik, gazteen pertenentzia–sentimendua. Metodologia kualitatiboa da, eta datu bilketarako, elkarrizketa erdi egituratuak erabili ditugu, eta testuak interpretatzeko, eduki analisiaren teknika. Beste alderdi askoren artean, emaitzek erakutsi dute gazteek harrera herriko hizkuntza nagusia (gaztelania) hautatzen dutela, eta ondorioz, euskara eta beraien lehen hizkuntza bigarren plano batean geratzen direla. Hizkuntza ereduari dagokionez, gazte gehienak B ereduan eskolatuak izan dira, edo D ereduan eskolatuak egotetik, B eredura aldatu dituzte. Gainera, eskolan euskara ikasteko orduan hainbat zailtasun aurkitu dituzte, hala ere, irakasleengandik jasotako laguntza positiboki baloratzen dute. Pertenentzia sentimenduari dagokionean, gazte hauek identitate bikulturala (Suárez-Orozco; Suárez-Orozco 2003) dute; bi taldeekin baitute lotura. Horiek dira, beste batzuen artean, 11 gazte horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duten sozializazio prozesuan, bai familia eremuan, bai eskola eremuan, bai lagunartean hizkuntzei dagokienean adierazi dizkigutenak eta hurrengo lerroetan azalduko ditugunak.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2021-07-15

Aipuak nola egin

Urizar, A. (2021). Euskal hezkuntza sisteman eskolatutako marokoar jatorriko gazteak eta euskara . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(65), 605–624. https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.39

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak