Zer egin dezaket nire udalean nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunalia)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.210Gako-hitzak:
nerabe, jarduera-mota, eskola, aisialdia, lagun artea, udaltopLaburpena
Zein jarduera-esparruk osatzen dute nerabeen errealitatea? Eta zein da bakoitzaren garrantzia erlatiboa? Eta erantzun bera ote dute bi galdera horiek Bilboko eta Garesko nerabeen kasuan? Eta gauza bera izango ote dira Bilboko nerabe guztien eta Gareseko nerabe guztien kasuan? Eta...? Eta udal batean kokatzeko ariketa egiten baldin badugu, zeintzuk dira gizarte-jarduera horietatik udalerrian hezurmamitzen direnak? Eta udalerrian hezurmamitu arren, udalak eragingarri, eragiteko modukoak alegia, izan daitezkeenak? Bete-beteko erantzunik duenik ez dut ezagutzen eta nik ez dut behintzat. Hala ere, lanerako baliagarriak izan zaizkigun, interpretazio-tresna batzuetara iritsi izan gara. Udaltop-en II. edizioan ere (www.udaltop.com) landu, landu zen gaia. Galdera bera, baina, horrelakoetan gertatu ohi den tankerara, erantzun borobil eta erabatekorik ez zen osatu. Hala ere, erantzun batzuk topatu ziren landutako ponen tzietan eta bertaratutakoek lan-taldeetan egindako lanean.