Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara

Egileak

  • Mikel Navascués Basterra
  • Iñaki Iurrebaso Biteri

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.62

Gako-hitzak:

hizkuntza-gaitasuna, diglosia, arnasguneak, erabilera, erabilera-eremuak

Laburpena

Ikerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daitekeen aztertzen saiatuz. Gure ahaleginean, hizkuntza-gaitasuna eta erabilera ohiturak aztertu ditugu, bai euskara eta gaztelaniaren artekoak eta baita euskara batua eta tokiko euskararen artekoak ere.

Metodologia kuantitatiboaren eremutik, inkesta autoaplikatu bat egin dugu, Ondarroako DBH 3ko ikasleen artean. Erabilera eta banaketa soziofuntzionala aztertzeko erabilera-eremu eta rol-harreman desberdinak ezarri ditugu, batzuk informalak eta beste batzuk formalak. Emaitzek adierazi dute nerabe gehienak euskaraz hobeto moldatzen direla, nahiz eta gaztelaniaz ere ondo moldatzen diren, irakurtzeko orduan batez ere. Erabilera-eremuen azter- ketari dagokionez, jokabide ezberdindu argia dute nerabeek erabilera-eremuen arabera: oso alde handiak daude euskara-gaztelaniaren erabileran eremuz eremu. Eremu gehienetan euskara nagusi bada ere, gaztelania nagusi da nerabeen kultura-kontsumoan. Hizkuntza bien konpartimentazio soziofuntzionala xehe aztertuta, oro har, badirudi diglosiaren eredu tradizionala lausotuz doala nerabe hauen jokabidean, ezin baitaiteke esan gazteen artean gaztelania goi-mailako erabilera formalean erabiltzen denik gehienbat, eta ezta nagusiki euskara behe-mailako eremu informaletan erabiltzen dutenik ere. Bestalde, tokiko euskararen eta euskara batuaren arteko harremanari dagokionez, nerabeak tokiko hizkeran aritzen direla eta euskara batuaren erabileraren ehunekorik altuenak eremu formaletan daudela ikusi dugu. Endodiglosia egoera baten hasiera izan liteke agian. Gainera, tokiko hizkeran eta euskara batuan duten gaitasunari begiratuta, nerabeen parte handi batek batuaz hitz egiteko zailtasunak adierazi ditu. Azkenik, eta zeharka bada ere, Ondarroako nerabeek tokiko euskararekiko duten balorazio altua agerian geratu da ikerketa honetan.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2020-05-30

Aipuak nola egin

Navascués Basterra, M., & Iurrebaso Biteri, I. (2020). Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(64), 585–621. https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.62

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak