Txirristi Mirristi

Egileak

  • Letizia Diaz Ruiz de Egino Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Gema Lasarte Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.121

Gako-hitzak:

Haur literatura, ahozko erretorika, folklorea, eskolal

Laburpena

Ahozko tradizioaren bidea azaleratzearekin batera, etorkizunerako begirada planteatzen da. Ahozko tradizioaren garrantzia eta onurak oinarriztapen teoriko baten bidez ikustearekin batera, bilketa lana egin da eta horretarako erreminta sortu da. Erreminta honen bidez hamazazpi eskoletako guraso nahiz ikasleengana joan gara ahozko erretorikako biltegia osatzeko. Erreminta honetan jaso diren osagaiak, esaera zaharrak, olerkiak, kantak, aho korapiloak, zotz egiteko formulak dira, besteak beste. Jaso diren emaitzak analizatu dira. Ikusi da betikoak errepikatzen diren edota berriak nahiz mistoak sortu diren. Emaitza hauek egun ezagunenak eta egun eskola eremuan erabilienak diren folklore bildumetan azaltzen diren ahozko esapide eta osagarriekin parekatu eta ondorioak atera dira. Azkenik, jasotako ahozko erretorikako osagaiekin bilduma bat atondu da eta ikastetxeetan erabil dadin eskaintzen da. Bertan, gaur egungo eskolan transmititzen den ahozko literatura agerian dago. Hori esanda, bistan da eskoletan kudeatzen ari den ahozko tradizioaren inguruko hurbilketa edo lagin txikin bat besterik ez dela eskuartean duzun lana, alderdi teorikotik nahiz enpirikotik behatuta.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2017-09-30

Aipuak nola egin

Diaz Ruiz de Egino, L., & Lasarte, G. (2017). Txirristi Mirristi. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(61), 569–605. https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.121

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak