Maskulinitate berriak Euskal Haur eta Gazte Narratiban: "Matias Plof-en erabakiak", "Alex" eta "Kea airean bezala" eleberrietako pertsonaiak biluzten
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.119Gako-hitzak:
maskulinitate hegemonikoa, maskulinitate alternatiboak, euskal haur eta gazte eleberrigintza, estereotipoakLaburpena
Lan honen helburua euskal haur eta gazte literaturako hiru eleberritan ageri diren mas-kulinitate motak arakatzea da. Pertsonaien hainbat alderdi aztertuz maskulinitate hegemonikoetatik kanpo maskulinitate alternatiborik planteatzen den ikusteko, Lizardi Saria irabazi duten hiru obra hautatu dira: Patxi Zubizarretaren Matias Ploff-en erabakiak (1991), Mariasun Landaren Alex (1994 [1990]), eta Imanol Azkueren Kea airean bezala (2006). Hiru eleberriek antzeko ezaugarri testualak dituzte: nitasunetik kontatzen dizkigute pertsonaiek bere kezkak; protagonistak genero eta adin bertsukoak dira; eta bizitzan aurrera egiteko eragozpen fisiko-psikologikoak dituzte. Gaien trataera eta pertsonaien eraikuntza, baina, ez da beti berbera, eta ñabardura horietan sakonduz ondorioztatuko dugu zer maskulinitate mota aurkezten diguten.