Euskal literaturaren periodizazioa: gune itsuak eta eskasak (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. Jardunaldia)

Egileak

  • Jon Casenave Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatea. Baiona

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.157

Gako-hitzak:

Euskal literaturaren historia, Historiografia, Periodizazioa, Adostasunezko eredua

Laburpena

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik hona, eredu historiografiko amankomun bat eraikia izan da euskal literaturari buruz. Laburki erranez, Europan XIX. mendeko erditik hara zabaldu den «eredu nazionala» erakarria izan da euskal eremu kulturalera. Gure kasuan, Koldo Mitxelenaren Historia de la literatura vasca-tik (1960) abiatzen da. Geroztik, 40 urtez, aditu gehienak eredu horren osatzen ari izan dira, kanpoan agertu metodologia berriak erakarriz, euskal literaturaren gorakada gaitza kontuan hartuz, publiko eta eskaera berriei kasu emanez. Halere, azken hamarkada honetan, eredu horren inguruan piztu dira lehen eztabaidak premiazko galdera hauen inguruan – Zein dira periodizazio eredu iraunkor baten finkatzeko egin behar diren indarrak eta urratsak? – Eredu «nazional» adostasunezkoa osatu eta hobetu behar ote da, trantsiziozko eredu batua proposatuz eta Iparraldeko eta Hegoaldeko arteka emeki-emeki mendretuz? – Eredu nazionalaren gaineko mailatik abiatu behar ote da?

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2014-09-30

Aipuak nola egin

Casenave, J. (2014). Euskal literaturaren periodizazioa: gune itsuak eta eskasak (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. Jardunaldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(58), 557–575. https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.157

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak