Euskal literaturaren historia: eredu berrituaren aurkezpen historiografikoa (Euskal literaturaren historia eta historiografia jardunaldia)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.217Gako-hitzak:
euskal literatura, euskal literaturaren historia, literaturaren historiografiaLaburpena
Euskal Literaturaren Historiari buruzko lehen saio orokorrak bigarren gerlatik landa idatziak izan dira. Historialari gehienek (adb. K. Michelena, 1960, Historia de la literatura vasca) «Historia literarioa» hartu zuten eredu metodologikotzat eta Europa guzian ordurako nagusitua zen ohizko «patroi» nazionala erakarri zuten euskal eremura. Estrukturalisten garaian, historia literarioa gogorki kritikatua izan zen. 70eko eta 80eko hamarkadetan izan ziren berriztapen teorikoak eta metodologikoak (giza zientziak, testugintza, etb.) euskal literaturari egokitu ziren (I. Sarasola, Euskal literaturaren historia, 1971; J.M. Torrealdai, Euskal idazleak gaur, 1977). Ordutik hona, saileko ikerleek euskal literaturaren historia berritu dute kontutan hartuz azken hogeita hamar urte hauetan agertu diren obra nagusiak (B. Atxaga, R. Saizarbitoria, etb.) baita ere agerian emanez euskarazko sorkuntza literario mailan obra horiek eragin duten aldaketa paragabea. Badirudi, berrogei bat urtez garatutako eredu historiografikoak «consensus» bat sortu duela unibertsitatean, eskolaren munduan, baita ere, oro har, gizarte mailan, nahiz zenbat idazlek eta kanpoan bizi diren ikerle batzuek modelo finkatu berria eztabaidatzen duten.