Malenkoniaren aurkako nostalgia: betiereko itzuleraren gorputz errepresentazio artistikoa konponbide gisa: Jon Mirande eta Balthazar Klossowski paristarren lanetan oinarritutako hurbilpen konparatiboa
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v60i2.134Gako-hitzak:
artea eta literatura, antropologia, betiereko itzulpena, memoria, malenkonia, nostalgiaLaburpena
Artikulu honen helburua da memoria eta nostalgiaren rola aztertzea heriotzak eta den-boraren joanak dakarten malenkonia saihesteko baliabide gisa. Mircea Eliade antropologoak Le mythe de l’éternel retour: Archétypes et répétition (1949) lanean proposatzen duenaren ara-bera, antzinateko gizakiak arazoarentzako konponbide kolektiboa aurkitu zuen betiereko itzuleraren mitoan eta denbora zikliko mitikoan sinetsiz. Gizaki modernoak, ordea, denboraren ikuskera lineal historizista hartzearen ondorioz, beste estrategia batzuk garatu behar izan zituen denbora konkretua deuseztatze bidean. Artearen kritikaren arloko hurbilpen antropologiko eta konparatiboaren bidez, zenbait artelan aztertu ostean, arteak arazo hau konpontzeko baliabide gisa zein toki hartu duen aztertuko dugu, XX. mendean zehar sortu-tako gorputz errepresentazio artistiko zenbaitetan oinarrituz.