Zentsura, itzulpen eta ideologia: zenbait ikerlerro euskal ikasketen eremuan
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.97Laburpena
Zentsura-itzulpena-ideologia loturak oinarri hartuta, bikoitza da lan honen xedea: iker-
keta-programa bat proposatzea eta eskura ditugun datuak sailkatzen hasteko adibide bat
eskaintzea. Batetik, eremuen teoriaren araberako ikerketa-programa bat aurkezten da, lehe-
nago proposatu izan direnen osagarri, euskal ikasketetan zentsura eta itzulpena elkarrekin
gurutzatzen diren esparruetako eragin sortzaileak eta ezabatzaileak agerrarazteko; izan ere,
funtsezkoa da gisa horretako marko orokor bat, ikerketa-esparru berriak ikusarazten dituena,
Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa-taldea (MHLI) Archivo General de la Administración (AGA) erakundean egiten ari den hustuketa-laneko datuak sailkatzeko. Ildo horretan, ikerketa-galderak proposatzen dira marko horren bidetik, besteak beste, AGAko datuak ustiatzeko. Bestetik, ikerketa-programa hori baliatzen da euskal eremuko Frankismoaren zentsura instituzionalari buruzko datuak sailkatzen hasteko (testu idatziekin lotutako zentsura-kasuen adibideetara jotzen da) eta itzulpena ukitzen duten gizarte-egituren osagaiak eta diskurtsoak, sortutako eta ezabatutako corpusak eta kanonak, eta zentsura ekiditeko edo zentsuratzeko itzulpen-estrategiak hizpide hartzeko.