Euskara batua eta euskalkiak Ipar Euskal Herrian

Pertzepziozko dialektologian oinarritua den inkestaren bigarren zatia

Egileak

  • Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindia

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.56

Gako-hitzak:

euskara batua, euskalkiak, Ipar Euskal Herria, pertzepziozko dialektologia, inkesta, galdera irekiak

Laburpena

Artikulu honetan, Euskaltzaindiaren Euskara eskuz esku egitasmoan eraman den inkesta soziolinguistiko bateko galdera irekien erantzunak aurkezten eta aztertzen ditugu. Galdera itxiei erantzunen emaitzak eta analisia jadanik argitaratuak dira (Euskera, 2018, 63, 2-1: 185-208). Hona bigarren erantzun multzo horren emaitza nagusi batzuk: inkestatuen arabera, Ipar Euskal Herrian euskara batua ez da ongi ezagutua, euskalkiekin nahasten da eta euskaraz eskolatuak ez diren euskaldunentzat zalantzazkoa da. Baina lehen arazoa lurralde horretan osoki nagusitzen den frantsesa da. Euskaran berean ere eragina du. Geroan, guti transmitituak izanez, euskalkiak ahulduko direla eta euskara batua indartuko dela da inkestatuengan aurreikuspen hedatuena. Era batez edo bestez euskararen preskribatzaileak diren berrogei lekukoren erantzunei esker, euskara batuaren, euskalkien eta frantsesaren egoera eta haien arteko harremanak Ipar Euskal Herrian hobeki ulertzen ditugu, hizkuntza-ekosistema hori konplexua eta aldakorra dela kontuan hartuz.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2021-06-15

Aipuak nola egin

Coyos, J.-B. (2021). Euskara batua eta euskalkiak Ipar Euskal Herrian: Pertzepziozko dialektologian oinarritua den inkestaren bigarren zatia . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(64), 255–290. https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.56

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak