Lehenengo hitzak eta morfologia-markak haur euskaldunengan: elebakarrengan eta elebidunengan

Egileak

  • Andoni Barreña Universidad de Salamanca
  • Iñaki García Mondragon Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.243

Gako-hitzak:

Elebakartasuna eta elebitasuna, entzundako euskara kantitatea, euskararen jabekuntza, hiztegiaren tamaina, lexikoaren garapena, morfologiaren garapena

Laburpena

Ikerlan hau 8 hilabetetik 30 hilabetera bitarteko 1.392 haurren euskara-datuetan oinarritzen da, euskara elebakartasunean edo elebitasunean -gaztelaniarekin zein frantsesarekin batera- garatu duten haurrengan, alegia. Datuok haurren gurasoek emandakoak dira. Horretarako Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda tresnaren Hitzak eta keinuak (8-15 hilabete) eta Hitzak eta esaldiak (16-30 hilabete) galdetegiak bete dituzte. Ikerlanaren helburuak hauexek dira: aztertzea euskara bereganatzen ari diren haurren hiztegiaren barne-egitura, euskararen garapenaren hasiera-hasieratik; arakatzea hiztegiaren eta gramatikaren garapenen arteko erlazioak, hots, begiratzea hiztegiaren tamainaren eta hitz-elkarketaren eta morfologiaren garapenaren hasieraren arteko erlazioak; eta ikertzea aipatutako helburuak elebakarrengan eta elebidunengan era bertsuan gertatzen ote diren. Horretarako, hainbat datu eskaintzen dira ikerlanean, haurren adinaren eta euskarak entzundakoan duen presentziaren arabera. Nabarmen gertatzen da izenen ehunekoa askoz ere handiagoa dela gainerako lexiko-kategoriena baino hizkuntzaren garapenaren hasiera-hasieran, edomorfologia-hitzak garatzen direla beranduen. Aipatzekoa da, bestalde, 26. hilabetetik aurrera euskarak entzundakoan duen presentzia eragile esanguratsu bihurtzen dela euskararen garapenean.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2010-07-30

Aipuak nola egin

Barreña, A., & García, I. (2010). Lehenengo hitzak eta morfologia-markak haur euskaldunengan: elebakarrengan eta elebidunengan . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 603–638. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.243