Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi (I) ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunaldia)

Egileak

  • Josune Zabala Alberdi Mintzola fundazioa
  • Maitane Ayerza Mujika Mintzola fundazioa

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.211

Gako-hitzak:

ahozkotasuna, gazteak, ikerketa aplikatua, eskuhartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Laburpena

Tolosako udalak euskara eta bere erabileraren gainean egindako gogoetaren ondorio izan da Mintzola Fundazioak 2010ean abiatu berri duen ikerketa egitasmoa. Mintzola Fundazioaren ipar nagusiak ahozkotasunaren ikerketa eta gizarteratzea diren neurrian, lau urteko ikerketa egitasmoa aurkeztu eta lanari ekin dio Tolosako ikastetxe guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteen hizkuntza jarrera zein jokabideak, erabilera maiztasuna eta konpetentziak aztertu, haien gainean esku hartu eta ahozkotasuna ikastetxeetan eta gazteen artean lantzeko gako nagusiak bilatzeko. Gazteek euskaraz eta ahoz gehiago zein egokiago mintzatzeko helburuz eraiki da laborategi dinamiko bihurtu nahi izan dugun ikerketa. Ikerketa-ekitzan oinarritzen da: ikerketa eta jarduna bateratzen ditu, protagonistak gogoetara, hausnarketara eta aldaketak egitera bideratzen ditu. Laborategia Tolosan lekutua bada ere, esperientzia honetako emaitzak eta esperientziak eurak baliagarri izango direla aurreikusten da gisa honetako helburuak dituen beste erakunde, herri edo ikastetxeetan aurrera eramateko. Izan ere, ikerketa honen harira ateratako emaitzekin lortu nahi da ahozkotasuna ikastetxeetan (DBHn) lantzeko praktika onen proposamenak egitea, Tolosan ez ezik, hedapena izan dezan gainerako lurraldeetan ere.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2023-05-23

Aipuak nola egin

Zabala Alberdi, J., & Ayerza Mujika, M. (2023). Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi (I) ("Gazteen aisialdia eta euskara" Jagon jardunaldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(55). https://doi.org/10.59866/eia.v2i55.211

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak