Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak

Egileak

  • Ane Arandia Morgaetxebarria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.283

Gako-hitzak:

Sarrionandia, molde metriko jasoak, epika, kulturalismoa

Laburpena

Artikuluan, Joseba Sarrionandia idazlearen corpusean molde metriko jasoek duten presentzia eta funtzioa aztertuko da. Bi motatako sorkariei erreparatuko zaie: batetik, tradizio jasoko molde «zarratuei» (sonetoa, epigramak, haikuak); eta bestetik, gaiagatik edo enuntziazio-moduagatik bereizten diren poema epikoei. Hainbat generotako lanetan barreiatuta daude molde jasook, eta horietaz iruzkin laburrak egin diren arren, ez da burutu sistematikoki elkarturik aztertzeko saiakerarik. Hortaz, xede gisa, Sarrionandiak poesiaren tradizio jasoko moldeak zertarako erabiltzen dituen ikertu nahi dugu.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2024-10-28

Aipuak nola egin

Ane Arandia Morgaetxebarria. (2024). Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 69(2), 11–47. https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.283

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak