Zergatik eskolaratzen dituzte gurasoek seme-alabak euskarazko hizkuntza-ereduetan?
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.241Gako-hitzak:
Hizkuntza-jarrerak, aurreritziak, hizkuntza ereduak, hezkuntza elebiduna, integrazio-motibazioak, tresna-moitbazioakLaburpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren azken eskolaratze-datuek hizkuntza-eredu elebiduna eta, are gehiago, euskarazko murgiltze-ereduaren etengabeko eskaeraren igoera berretsi dute. Artikulu honetan gurasoek, eta bereziki guraso erdaldunek, zein arrazoik bultzatuta hartzen duten hizkuntza-eredu horien aldeko ebatsia aztertzen da. Batetik, euskarazko ereduen alde egiteko integrazio- eta tresna-motibazioak daude; bestetik, euskarari berari, hizkuntza-jabekuntza eta ikaskuntzari eta elebitasun eta eleaniztasunari buruzko aurreiritziek ere eragiten dute gurasoen erabakian. Aurkeztuko diren datuak erdaldunen euskararekiko aurreiritzi eta jarrerak aztertzen dituen ikerketa zabalago baten bildu dira.