"Euskara" eta "vascuence" hitzen metriko-poetikoaz: katebegi ostenduak, aroen mitoa eta periodizazio irizpideak euskal literaturaren historian (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardunaldiak)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.158Gako-hitzak:
euskara, vascuence, adiera metriko-poetikoa, Mikoleta, Larramendi, epistemeLaburpena
Artikulua hiru partetan dago banatuta. Lehenengoak euskara eta vascuence hitzen adiera metriko-poetikoa (oraindik hiztegietan jaso gabea) aztertuz, adiera hori Larramendik Mikoletarengandik jaso zezakeelako hipotesia aurkezten du. Bigarrenak Larramendiren euskara poetiko bat arakatzen du urrezko eta burdin aroen mitoek Monarkia Hispanikoaren formazio diskurtsibo inperialean zuten egitekoaren harira. Hirugarrenean euskaldunei egotzitako burdin aro hori euskal literaturaren ezagutzarako episteme gisa erabiltzeko proposamena eskaintzen da, ohiko periodizazio kategorien ordez.
Deskargak
Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.
Deskargak
Argitaratua
2014-09-30
Zenbakia
Atala
Ikerketa-artikuluak
Aipuak nola egin
"Euskara" eta "vascuence" hitzen metriko-poetikoaz: katebegi ostenduak, aroen mitoa eta periodizazio irizpideak euskal literaturaren historian (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardunaldiak). (2014). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(58), 577-608. https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.158