Asuntzioko Sermoi egile-, toki- eta urtegabea: Larramendiren testu berri ezezaguna [Loiola 14.08.1740]
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v1i68.255Gako-hitzak:
sermoia, hiztegia, erretorika, kronologia, egiletasuna, LarramendiLaburpena
Antso Jakitunaren Fundazioan gordetako egile, data ez etorki ezagunik gabeko sermoi baten edizioa prestatu dugu. Haren formaren (bertako erretorika nahiz lexikoaren) azterketak Manuel Larramendiren aldeko egiletasun hipotesia dakarkigu: bertan garaiko sermoietan urri diren figura eta eskemez landa, hainbat hitz Iparraldetik Hegoaldean lehendabizikoz Hiztegi Hirukoitzean lekukotuak, mordoxka Lren euskal testu laburren bidez ezagun genituenak, hark ‘bataiatu’ mailegu bertakotu edo bertakotu-nahiak, halaber asmatu eta erabiliak, baita Lk sortu eta soilik testu honetan nahiz Lren gainerakoetan edo gutxi gehiagotan lekukotuak... ugari baititugu.
Loiolako Kolegioko Historia liburuak dioskunez, L izan zen 1740ko abuztuaren 14an Asuntzio bezperako sermoia bertan eman zuena. Loiolan eman izanak eta hango gramatiko eta erretorikoz osatu entzulego hain bereziak, azal bide lezakete sermoi labur honen hainbat apartekotasun, ornatuari zein lexikoaren garapenari dagokionez (cf. Lakarra 1985b AzkSz). Aurkikuntza honek eta bere inguruko ikerketak erakusten dute Lren euskarazko testuen altxorra ez dela uste genuen bezain laburra eta oraindik berriren bat gehiago ere eskura genezakeela baieztatzera garamatza (cf. Lakarra prest.-a).