Euskera 2011, 56, 3
Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: Jagon jardunaldietan, Euskararen egoera Araban izan zen aztergai. Literatura Ikerketa jardunaldietan ordea, Agosti Chahoren eragina aztertu zen. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren ikerketa esparru batzuetako artikuluak argitaratu dira: hizkuntzalaritza, onomastika, soziolinguistika eta literatura Hauek dira beren lanak idatzi dituzten egileak: Jon Aizpurua, Olatz Altuna, Agurtzane Azpeitia, Miel Elustondo, Jean Haritschelhar, Andres Iñigo, Iñaki Martínez de Luna, Manuel Martorell, Beñat Oihartzabal, Manuel M. Ruiz Urrestarazu, Txomin Peillen, Pako Sudupe, Ana Toledo, Patri Urkizu, Jaime Valverde eta Josu Zulaika.