Euskara eta herrigintza joan deneko 25 urtean (Arabatik Arabara euskaraz Jagon jardunaldia)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.194Gako-hitzak:
euskarazko eskolak, Andoni Urrestarazu, ikastolak, Izaskun Arrue, Alfabetatze Euskalduntze mugimendua, Henrike KnörrLaburpena
Ondoko artikuluak euskarak Araban 60ko hamarkadatik hona egin duen bideari begira-tzea du helburu. Gerra ondoan hasitako mugimenduak gaurdaino irauten du, era batera zein bestera, eta hainbat modu ezberdinetan. 50eko hamarkadaren hastapeneko euskarazko eskolak, Andoni Urrestarazu «Umandi» eta Peli Presaren eskutik etorri zirenak. 60ko hamarkadako lehenbiziko ikastola eta lehenbiziko andereñoa, hau da, Izaskun Arrue; 70eko hamarkadako Euskaltzaindiaren babespeko eskolak Henrike Knorr-en ingurukoak, eta Alfabetatze Euskalduntze mugimenduaren abiatzea Araban. Olabide ikastolaren sorrera eta, 80ko hamarkadan eta Arabako Ikastolen Elkartearen eraginez, ikastola sarearen hedatzea lurralde osoan. HABE, AEK eta IKAren lana. Euskara Elkarteen ekimena, Bertsozale Elkartearen jarduna eta, finean, hezkuntza sistemak eta euskalgintzak ekarri duen elebidun kopuruaren emendatze azkarra Horien gaineko panorama eskaintzen du artikuluak, gaurko datuen argitan.