Euskararen kale erabilera Gasteizen (Arabatik Arabara euskaraz Jagon jardunaldia)

Egileak

  • Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterra

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.192

Gako-hitzak:

soziolinguistika, kale erabilera, ahozko erabilera, neurketa metodologia

Laburpena

Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa ibilbide luzeko ikerketa-lan zabala da, Siadeco-ren eskutik abiatu, eta gaur egun, hogeita bi urteren ostean, Soziolinguistika Klusterrak egiten duena. Neurketaren I. edizioa 1989an egin zen, eta azkena, VI.a, 2011n burutu da. Hogeita bi urtetan sei argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko. Bilakaerari erreparatuz gero, joera bat nabarmendu behar da: oro har goraka egin du euskararen erabilerak, baina oso modu apalean. Gainera, ez da antzematen gorakako eboluzio hori bizkortzeko joerarik. Herrialdez herrialde, Gipuzkoan indartu da gehienbat euskararen erabilera. Hego Euskal Herriko beste herrialdeetan egonkor dago. Iparraldean, berriz, behera egin du. Gasteizi gagozkiola, euskararen erabilera bere horretan mantendu da gorabehera esanguratsurik gabe. Bilbon edo Iruñean jasotako datuen antzerakoak dira Gasteizkoak: euskararen erabilera %3 ingurukoa da hiru hiriburuetan gaur egun. Haurren eta gazteen artean nabaritu da gorakako joera, eta horrek esperantzarako leiho bat irekitzen du. Edonola ere, joera hori eten egin da azken urteotan, gaztetxoek gero eta azkarrago egiten baitute erdararen aldeko hautua.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2012-10-30

Aipuak nola egin

Altuna, O. (2012). Euskararen kale erabilera Gasteizen (Arabatik Arabara euskaraz Jagon jardunaldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 3(56), 557–576. https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.192

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak