Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren aurkezpena (EHHE-200): Euskal ikerketa diakronikoak eta EHHEranzko bidea
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.54Gako-hitzak:
Diakronia, etimologia, filologia, etimologia formala, etimologia konparatua, forma kanonikoa, gramatikalizazioa, motibazioaLaburpena
Euskararen Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE200)-ren argitalpena dela eta, haren helburu, oinarri eta ezaugarri nagusien azalpenarekin batean, euskal etimologia-ikerketen bilakabide eta egoera laburtu nahi izan dugu lan honetan, funtsean aurretiaz Bilbon (Euskaltzaindiaren Egoitza, 2019/07/03) eta Baionan (Euskal Ikasketen Fakultatea, 2019/10/08) egindako aurkezpenak bilduaz.
Hara bere egitura: 1. Etimologia eta hiztegi historiko-etimologikoak. Etimologia zeri deritzo?; 2. Euskal etimologiaren historiaurrea; 3. Hizkuntzaren ustezko ahaidetasunen emaitzak (edo emaitza faltak); 4. Mitxelena paradigma: 4.1. Mitxelenaren oinarrizko sistema fonologikoa; 4.2. Mitxelenaren etimologia-jarduna; 5. Forma kanonikoa eta etimologia: 5.1. Zergatik eta nola aldatu Mitxelena paradigma?; 5.2. Erroaren Forma Kanonikoaz; 5.3. Lehen urratsak eta lehen emaitzak; 5.4. Forma Kanonikoa eta Etimologia Formala; 6. Metodoaren hedadurak: 6.1. Hasperena, etimologia eta berreraiketa; 6.2. Hitz-familiak eratuaz eta etimologia sendoagoak hedatuaz; 6.3. Gramatikalizazioa, lexikalizazioa eta etimologia; 6.4. Etimologia konparatua eta motibazioa; 6.5. Nola egin etimologia gehiago eta hobeak; 6.6. Kognatu sareak hedatuaz; 7. Emaitza eta ondorio zenbait; 8. Bibliografia.