Euskal subjektu literarioaren kontzientzia bikoitzaren genealogia baterantz: Antzinako Erregimeneko zenbait euskal poemaren izenak eta burdinaren topikoak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i63.72Gako-hitzak:
Euskal subjektu literarioa, XVI-XVIII. mendeak, poemen izenak, kontzientzia bikoitza, burdinaren topikoaLaburpena
Lan honen helburua da Antzinako Erregimeneko euskal literatura penintsularrean (eta atlantikokoan) antzemandako kontzientziaren genealogia baterako proposamena eskaintzea. Horretarako XVI-XVIII. mende arteko euskal poesiaren alde bi arakatu dira: lehenengo, hizkuntza aipatzen duten poemen izenei arreta jarri eta formazio diskurtsibo inperial hispaniarretik sorturiko biolentzia sinbolikoarekiko harremana aztertu da; ondoren, poema horiek burdinaren topikoa nola aipatzen duten aztertu da, formazio diskurtsibo inperial hispaniarrak euskaldunei buruz eraikitako irudi estereotipatu hori euskal subjektu literarioak ere berega-natu izanaren zeinu delakoan.