Ahozko narratibotasuna interakzionismoaren argitara: kohesio mekanismoek esaten digutena
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.247Gako-hitzak:
ahozkotasuna, testu-generoa, interakzionismoa, kohesioa, ahozko narrazioa, diskurtsoaLaburpena
Euskarazko kontalaritza garaikideko bi adituk jendaurrean egindako kontasaio biren azterketa egiten da lan honetan. kohesioa hizpide hartu eta testuaren alderdi honek narratibotasunean duen eragina azaltzen dugu elkarren osagarri diren hiru ikuspegitik: formalinguistikoa, balore enuntziatiboa eta dimentsio soziala. Hiru iturri horietatik edaten du konta-saioak narratibotasuna eraikitzeko eta prozesu horretan konta-saioa testu-genero bezala ezaugarritzeko. Erakusten dugun bezala, narratzaileak baliatzen dituen mekanismoak askotarikoak dira, baina ezaugarri nagusia da kohesio-mekanismo horiek testuinguruarekiko duten mendekotasuna eta berehalakotasuna.