Esatearen ederra: agertokitik ikasgelara (Ahoskera jardunaldia)

Egileak

  • Julia Marin

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v60i2.128

Gako-hitzak:

antzerkia, testu interpretazioa, prosodia, ahozkotasuna, ahots gorako irakurketa, euskalkiak, erregistroak, ahozko arteak, komunikazioa, irakaskuntza

Laburpena

Artikulu hau ahozkotasunaren deskribapen praktiko bat da, hiru zatitan antolatua. Lehe-nak argitzen du antzerkian nola lan egiten dugun testu idatziak bizia hartu dezan aktorearen ahoan, eta zer garrantzitsua den euskalkiak eta erregistro aniztasuna baliatzea pertsonaiak eraikitzeko orduan. Bigarrenak testu interpretazioaren aplikazioaz dihardu: hamalau urteko eskarmentuaren berri aktoreen formazioan, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Eta hirugarrenak erakutsi nahi du antzerkia tresna paregabea dela ahoskera lantzeko komunikazioaren esparru guztietan, batez ere irakaskuntzan. Gogoeta honen helburua: grabazio ugariren bitartez ikusaraztea ahoskera landu, ikasi eta irakatsi daitekeela.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2016-09-30

Aipuak nola egin

Marin, J. (2016). Esatearen ederra: agertokitik ikasgelara (Ahoskera jardunaldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 60(2), 451–476. https://doi.org/10.59866/eia.v60i2.128

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak