Arantxa Urretabizkaiaren narrazio lanetako amatasunak: genero arteko harreman berrien paradigma

Egileak

  • Lasarte Gema Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v57i3.181

Gako-hitzak:

Arantxa Urretabizkaia, generoa, amatasuna, literatur pertsonaiak

Laburpena

Artikulu honen bidez, Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen agerian jarri nahi da. Horrela, Zergatik panpox (1979), Koaderno gorria (1998) eta Hiru Mariak (2010) eleberrietako, eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983) ipuin bildumako amak aztertu dira artikulu honetan. Lehenik, amatasunaren inguruan es parru teorikoa eraiki da. Hortaz, egun teoria feministak amatasunaren inguruan zedarriturikoa eta esanikoa aurkeztu da. Ondoren, kritika feminista metodologia gisa harturik, aipaturiko narrazioetako literatur protagonistak aztertu dira. Ondorio nagusi gisa esan daiteke aztertutako amatasunaren irudikapenak ez direla hegemonikoak, bestelakoak edota emergenteak baizik. Ama bakarrak, helduak, lan munduan nahiz politikan dihardutenak aurkitu ditugu literatur testu hauetan, hitz batean, harreman berriak sorrarazi dituzten literatur pertsonaiak. Harreman berri horiek, hain justu ere, genero arteko harreman berrien paradigma lirateke.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2013-11-30

Aipuak nola egin

Gema, L. (2013). Arantxa Urretabizkaiaren narrazio lanetako amatasunak: genero arteko harreman berrien paradigma. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 3(57), 735–759. https://doi.org/10.59866/eia.v57i3.181

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak