Zentsuraren irakurketak: "Haur besoetakoa", "Egunero hasten delako" eta "100 metro" nobelen kasuak azter
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.94Gako-hitzak:
Zentsore-irakurleak, zentsura txostenak, Haur besoetakoa, Egunero hasten delako, 100 metroLaburpena
Zentsura literarioaren bitartekarientzat «irakurle» izendapena erabiltzen zen: euren esku zeuden aurreneko irakurketak eta baita liburua argitaratu edo ez ebazteko proposamen txostenak idaztea ere. Zentsoreek irakurle gisa jokatzen zuten garrantziaz jabetzeko ezinbestekoa da zentsura txostenak xeheki aztertu eta literatur lanen inguruan nolako balorazioak burutzen zituzten jabetzea. Txostenok irakurriz ohar gaitezke zenbait euskal obra konplexuren gainean eginiko interpretazioak oso paradoxikoak izan zirela: Miranderen Haur besoetakoa (1970) edota Saizarbitoriaren Egunero hasten delako (1969) eta 100 metro (1976) nobelen gainean zentsoreek eskainitako irakurketak, esaterako.