Arabako Zalla ibai-izenak nozitu duen itxuragabetze-prozesua
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.33Gako-hitzak:
Zalla ibaia, dokumentazio historikoa, yeismoa, izendapen administratiboa, itxuragabetze toponimikoaLaburpena
Arabako Zalla ibaiaren izenak etengabeko itxuragabetze-prozesua nozitu du XX. mendean barrena. Zalla izena XVI. gizaldiaz geroztik erruz dago izkribu historikoetan, eta ahoz ere horrela iritsi da gaur arte. Hala ere, XX. mendearen hasieran Zaya agertu zen, yeismoaren eraginez. Sasoi hartan gertakari hori Arabaz kanpokoa bazen ere, idazkera berria pixkanaka hedatu zen agiri administratiboetan. Ondoren Zayas sortu zen eta, azkenik, Zaia ustezko euskal grafia okerra. Itxuragabetze horien nondik norakoak aztertzen dira lan honetan eta Zalla izenaren egokitasuna berresten da.
Deskargak
Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.
Downloads
Argitaratuta
2021-07-15
Aipuak nola egin
González de Viñaspre, R. (2021). Arabako Zalla ibai-izenak nozitu duen itxuragabetze-prozesua . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(65), 401–443. https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.33
Zenbakia
Atala
Ikerketa-artikuluak