Acerca del nombre del río alavés Jugalez y su deformación en Inglares
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v62i2.105Gako-hitzak:
Jugalez ibaia, dokumentazio historikoa, iturri inprimatuak, izendapen administratiboa, itxuraldatze toponimikoaLaburpena
Arabako Jugalez ibaiaren izenak zenbait gorabehera izan ditu XVII. mendearen erdian doku-mentatzen denetik gaur arte. XIX. mendean zehar, hiztegi geografikoetan eta mapetan agertutako akats-segida tarteko, izena itxuraldatzen joan zen, harik eta mende horren azken hamarkadetan Inglares forma hartu arte. XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, itxuragabetutako izena azkar zabaldu zen, batez ere administrazioaren bidez. Guztiarekin ere, izenak bizirik iraun du ibaiaren behe ibilguko herri erabileran, Jubalez aldaerarekin, XX. mendearen erdira arte.


