Beasaingo gazte-hizkera aztergai: testuinguruaren eragina kode-alternantzian
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.272Gako-hitzak:
gazte-hizkera, solasa, kode-alternantzia, testuinguru komunikatiboaLaburpena
Ikerketa lan honetan Beasaingo gazte-talde baten lagunarteko eta familiarteko elkar-trukeak grabatu, transkribatu eta aztertu dira. Haien azterketarekin ikusi nahi izan da, Beasaingo gazte horien eguneroko hitzezko portaerak lagunarteko eta familiarteko testuinguru desberdinetan zein ezaugarri erakusten dituen kode-alternantziari begira. Gazteen hizkera unean uneko testuinguru komunikatiboari hertsiki lotutako fenomeno gisa aztertu beharra kontuan izanik (Lantto 2015), kode-alternantziaren erabileran testuinguru batetik bestera zer alde dauden identifikatzea izan da lan honen helburu nagusia. Horretarako, gazteen solasetako kode-alternantziaren alderdi pragmatikoan, sintaktikoan eta lexikalean jarri da gehienbat arreta, eta alderdi linguistiko bakoitzaren arabera aztertu dira lortutako emaitzak. Lanaren ondorio nagusia izan da, gazteek nabarmen moldatzen dutela beren hizkera testuinguruaren eta elkar-trukearen izaeraren arabera, testuinguruak eremu informalekoak izanda ere.