Ahozko narratibotasuna interakzionismoaren argitara: kohesio mekanismoek esaten digutena

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.247

Gako-hitzak:

ahozkotasuna, testu-generoa, interakzionismoa, kohesioa, ahozko narrazioa, diskurtsoa

Laburpena

Euskarazko kontalaritza garaikideko bi adituk jendaurrean egindako kontasaio biren azterketa egiten da lan honetan. kohesioa hizpide hartu eta testuaren alderdi honek narratibotasunean duen eragina azaltzen dugu elkarren osagarri diren hiru ikuspegitik: formalinguistikoa, balore enuntziatiboa eta dimentsio soziala. Hiru iturri horietatik edaten du konta-saioak narratibotasuna eraikitzeko eta prozesu horretan konta-saioa testu-genero bezala ezaugarritzeko. Erakusten dugun bezala, narratzaileak baliatzen dituen mekanismoak askotarikoak dira, baina ezaugarri nagusia da kohesio-mekanismo horiek testuinguruarekiko duten mendekotasuna eta berehalakotasuna.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Deskargak

Argitaratua

2010-07-30

Aipuak nola egin

Garcia-Azkoaga, I. M., & Diaz de Gereñu, L. (2010). Ahozko narratibotasuna interakzionismoaren argitara: kohesio mekanismoek esaten digutena . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 723–770. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.247