Gerra Zibila Saiazarbitoriaren "Bihotz bi"-n: literaltasuna, alegoria eta beste zenbait hipotesi
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.233Gako-hitzak:
Ramon Saizarbitoria, errealismoa, historia, Gerra Zibila, esparru literarioaLaburpena
Nola darabil Ramón Saizarbitoriak Gerra Zibilaren topos historikoa Bihotz bi. Gerrako kronikak eleberrian? Zein modutan argitzen du erabilpen horrek idazlearen azken aldiko poetika? Bi galdera hauei erantzuten saiatzen da honako artikulua eta historiak Saizarbitoriaren unibertso literarioan duen zentraltasuna agerian jartzen du ikerketan aurrera joan ahala. Eleberri saizarbitoriarrak historia mintzatzen duen bezainbat mintzatzen du historiak autorea, eta konkretuagoki, euskal historiak. Izan dadin estetika errealista baten berme, autorearen kontzientziaren katarsia egiteko tresna ala egungo euskal literatur eremuko borroken alegoria, funtzio anitzekoa ageri zaigu gerra zibila obra honetan.