Koldo Mitxelenak bere diskurtsoan estrategikoki integratzen ditu enuntziatu parentetikoak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.202Gako-hitzak:
enuntziatu parentetikoa, distribuzioa, egitura komunikatiboa, egitura sintaktikoaLaburpena
Lan hau ikerketa zabalago baten zati da, Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak (A. Azpeitia, 2010) izenburua daraman doktoretesiko ataltxo baten zati laburtu eta birformulatua, hain zuzen. Artikulu honetan, Koldo Mitxelenaren euskarazko liburu eta zinema kritiketan enuntziatu parentetikoen kokapena edo integraziogunea zein den aztertzen saiatuko gara, bai alderdi sintaktikoa kontuan hartuz eta baita mintzagai egiturari edo alderdi komunikatibo diskurtsiboari erreparatuz ere. Hondarrean, artikuluaren jomuga nagusiak honako hauek dira: Koldo Mitxelenaren diskurtsogintzan modu sistematikoan errepikatzen diren erregularitateak formulatu eta hortik ondorioztatzea Koldo Mitxelenak enuntziatu parentetikoak ez dituela edonon eta edonola tartekatzen; hau da, horien kokagunea edo distribuzioa komunikazio estrategia batzuen zerbitzura dagoela ohartzea.