Gudaosteko euskal poesiaren antologiak: poetikak eta irakurketa soziokulturalak (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardundldia)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.156Gako-hitzak:
antologia, kanona, poesia modernoa, diglosia, euskara batuaLaburpena
Poesia antologiek euskal literaturaren historian eta kanonean jokatu duten funtzioa har-tu da aztergaitzat artikulu honetan, bereziki antologien hezkuntza funtzioaz eta literaturaren balioak irakurleengana helburu didaktikoez helarazteko zeregin bitartekariaz. XX. mendeko poesia antologia garrantzitsuenen inguruko hausnarketak agirian ezarriko du literatur testuen balioaren epaiketan hizkuntza ereduari loturiko irizpideak izan duen garrantzi handia, poesia modernoaren kanonizazioan indar gehienez jokatu duen bektorea bilakatzeraino. Bestalde, euskal literaturaren sisteman jokatzen duten balio irizpideetan, hizkuntzaren egoera soziolinguistikoak duen indar grabitazionalaren inguruan hausnartzen da, bai gizarte mailan bizi duen egoera diglosikoari buruz, bai estandarizazio prozesu berankorraren ondorioei buruz.