Ternuako penak eta gazte-literatura
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.63Gako-hitzak:
haur- eta gazte-literatura, euskal literatura, ahozko literatura, ezaugarriak, pertsonaiakLaburpena
Artikulu honek Bernardo Atxaga idazlearen Bambulo saileko Ternuako penak (1999) liburua, R. L. Stevensonen Treasure Island (1881) obra klasikoarekin alderatu du, euskal idazlan horri buruzko irakurketetan sakontzeko xedez. Horretarako, biek partekatzen duten generoaren nondik norakoak aurkeztuko dira lehenik, esparru honetako eredu kanonikoak eta euskal testu gogoangarri horrek dituen ezaugarri jakin batzuk agerian jarriz. Alderaketaren ondorioek, gazte-literaturaren ezaugarriak hausnartuaz batera, Ternuako penak liburuak izan ditzakeen erabilera didaktikoei bidea ireki nahi diete.


