Piarres Larzabalen antzerkigintza, euskal identitatearen paradigmak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v60i2.132Gako-hitzak:
Piarres Larzabal, Euskal antzerkia, antzerki herrikoia, EnbataLaburpena
Egilea Larzabalen garaian Euskal Antzerkia nolakoa zen deskribatzetik hasten da: Antzerki herrikoia, amateurra, euskaraz egina eta ideia aldetik libreagoa zena. Testuinguru honi atxikiz Larzabalen antzerki moldea lantzen du. Eredu moralistatik urrun, psikologiari lotuko zitzaion antzerkia non pertsonaien nortasun eta izaerak garrantzia duten. Bestalde gai sozialei buruzko kezka ageri duen, beti ere injustizia pairatzen dutenen alde. Euskara eta euskal komunitatea prestigiatzen saiatu zen beti. Azkenengo urteetan, hegoaldetik etorritako errefuxiatutekin harremanetan, politikara gehiago hurbildu zen eta ondorioz bere lan batzuk Euskal Herriko historiako pasarteetan oinarrituko dira.