Isiltasunaren gerraostetik gerrari buruzko autobiografiara

Egileak

  • Ana M. Toledo Lezeta Euskaltzaindia. Deustuko Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.229

Gako-hitzak:

isiltasuna, salaketa, erailketa, gertaera erreala, lekukotasuna, bibliografia

Laburpena

Gerra Zibilaren amaieraren (1939) ondoko hogei eta bost urteetan kontaketaren barrutian gerra honek izan zuen oihartzuna eta oihartzun horren nolakotasuna aztertzen da. Gerra-garaian bertan bada gerrate-egunetan gertaerak kokatzen dituen kontaketarik: Mendi-lauta goitizenaz baliatuz, Domingo Arrutik “loretxo” (1937) argitaratu zuen. Alabaina, gerra-ostean euskarazko adierazpen oro desagertu egiten da Hego Euskal Herrian. Muga hauetatik at berreskuratuko da euskal testuaren argitalpena. Gerra Zibilaren egunetako gorabeherez, nahiz eragin zituen ondorioez, diharduten lehen kontaketak Hego Euskal Herritik kanpo argitaratuko dira: Jon Andoni Irazustaren Bizia garratza da (Buenos Aires, 1950), Sebero Altuberen Laztantxu eta Betargi (Baiona, 1957) eta, azkenik, Martin Ugalderen “Gizerailtza” (Caracas, 1961). Gerraren amaieratik mende laurdenera dator Sebastian Salaverriaren Neronek tirako nizkin (Donostia, 1964) autobiografia, gerratean egin zituen ibileren berri emanaz: horra hor gerraren gaiari heltzen dion Hego Euskal Herrian argitaratutako lehen kontaketa.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2010-11-30

Aipuak nola egin

Toledo Lezeta, A. M. (2010). Isiltasunaren gerraostetik gerrari buruzko autobiografiara . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 953–990. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.229