Emakumeen gorputzak eta ahotsak Uxue Alberdiren "Aulki-jokoa" (2009) eleberrian
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.37Gako-hitzak:
euskal eleberria, genero irudikapenak, Uxue Alberdi, gorputz haragiztatuak, 36ko Gerra, erresistentziaLaburpena
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa (2009) eleberria errealitatea norbere gorputz eta ahotsetik eraikitzen duten hiru emakume narratzaileren diskurtsoek osatzen dute. Artikulu honen helburua narrazio horiek genero ikuspegitik aztertzea izango da, eta horretarako, ahots narratiboak eta gorpuztuak, 1936ko Gerraren testuinguruan sortzen diren genero irudikapenak, emakume pertsonaien eta Peneloperen mitoaren arteko loturak, eleberriaren egitura, eta gertaera zein espazio sinbolikoak izango ditugu hizpide. Ondorioetan adierazi bezala, hiru hautu eta jarrera ezberdin irudikatzen dituzte narratzaile horiek, eta guztiak uler daitezke ahalduntze prozesu baten emaitza gisa.