Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) etorkizunari begirako aurkezpen bat
etorkizunari begirako aurkezpen bat
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i64.55Gako-hitzak:
makroegitura, mikroegitura, etimologien kalitatea, EHHE aurkezpenaLaburpena
Aurkezpen artikulu honek EHHEren ezaugarri nagusien berri ematen du. Hiztegiaren atalak zerrendatu ondotik, haren osaeraren gakoak xeheki aletzen ditu: bertan tratatzen diren hitzak aukeratzeko irizpideak azaldu, eta esplikatzen da hitzoi dagozkien sarrerak nola egituratu diren familiaka hiztegiaren testua osatzeko. Horretaz gain, hiztegiko sarrera bakoitzaren egitura deskribatzen da eta egitura horren barreneko ataletako bakoitzaren berri ematen. Jarraian, EHHEk dakartzan aurrerapenen zenbait adibide ematen dira. Azkenik, etorkizunari begirako ariketan, EHHEk hobekizun dituen puntu zenbait zerrendatzen dira, praktika etimologikoari buruzko zenbait gogoetarekin batera.