Aditza aitzinago ekarriko dugu, efizienteago komunikatzeko?
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i63.80Gako-hitzak:
euskera, prosa lógico-discursiva escrita, orden de las palabras, retrocarga, posición del verbo, estudio empíricoLaburpena
Artikulu honen gaia da euskarazko hitz-ordena erranaldian, eta hartan erakusten dira bi iker-saiotan bilduriko emaitzak (2011 eta 2015ean), lagin desberdinekin, aditzaren posizioa-ri eta atzerakargari dagokienez. Aztertu nahi izan da ea zenbateko joera ageri den inkesta-tuen artean atzerakarga handiagoko hitz-ordenak hobesteko. Horretarako, hiru lagin hau-tatu dira (adituak, unibertsitateko ikasleak, batxilergoko irakasleak), eta haiei aurkeztu zaie 61 itemeko erranaldi-sorta bat eta haien erantzunetan ikusi da ea onartzen duten atzerakarga txikiko ordena edo nahiago duten aditza atzerago eraman, eta, beraz, atzerakarga handitu. Emaitzek erakutsi dute adituek aisa ere errazago onartu dituztela atzerakarga txikiko hitz-ordenak bertze bi taldeetako kideek baino; bertzalde, aski emaitza desberdinak jaso dira inkestatuen artean. Bi datu horiek elkarrekin hartuz, ondorioztatzen da hitz-ordenaren au-zian eboluzioa gertatzen ari dela gaur egun, atzerakarga txikitzeko norabidean.